Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2007/11/21


Lagun onenen artean ez dago distantziarik. Horixe bera pentsatu zuen 12 urteko ume poloniarrak, aitaren autoa lapurtu ostean, 350 kilometro egin zituenean bere laguna bisitatzeko.

Mutikoak 250 euro inguru hartu zituen aitaren diru-zorrotik eta bere etxetik 400 kilometrotara dagoen Bilystok hirira joateko bidaia hasi zuen.


Aitak semearen eta autoaren desagerpenaren salaketa egitean, agenteek haurra bilatzeari ekin zioten. Baina, hasiera batean, inork ez zuen imajinatu umea bera izan zitekeela familiaren Volkswagena lapurtu zuena.

Ume adoretsuak autoak eta Bat Formula oso gustukoak ditu. Hori dela eta, ez zuen zalantzarik izan aitaren autoarekin 350 kilometro egiteko. Mutikoa ohiko kontrol-gune batean atxilotu zuten, bere lagunaren etxera ailegatzeko 50 kilometro falta zitzaizkionean.

Aitak geroago aitortu zuenez, berak irakatsi zion semeari gidatzen, baina inolaz ere ezin zuen imajinatu umeak Polonia erdia zeharkatuko zukeenik.







Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu