Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2007/11/03
Albiste ona sagua bazara. Zientzialari batzuek sagu berezia sortzea lortu dute laborategian: azkarragoa eta ugalkorragoa da, bizitza luzeagoa du eta ez da loditzen. Ikerketa horrek itxaropen handia piztu du, gizakietan ere horrelakorik lortzea gertuago ikusten baitute.

Marco Cabrera ikerlariak azaldu du 500 “Speedy Gonzalez” sortu dituztela Case Western unibertsitatean (Cleveland, AEB), eta denak oso aktiboak direla esna dauden bitartean.

Ikerketaren emaitzak asteon publikatuko dituzte Journal of Biology Chemistry aldizkarian. 

Sagu  hauek arruntek baino %60 gehiago jaten dute, baina, halere, ez dira loditzen, gorputzean duten koipe kopurua %10 txikiagoa da eta bi aldiz bizkorragoak dira.

Gainera, bizitza luzeagoa dute eta ugalkorragoak dira. Izan ere, eme batzuek 2,5 urterekin ere kumeak izan dituzte, eta sagu arruntek ez dute emerik izaten urtebete zahar direnean.

“Metabolismoaren aldetik, Lance Armstrong Pirinioetan pedalei eraginez egongo balitz bezala dira arratoi hauek”, azaldu du Richard Hansonek, artikuluaren egile nagusiak. Saguak zer edo zer hartuko zuen, orduan...



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu