![]() |
Marsella izeneko herri kolonbiarrean dagoen kartzela salgai jarri dute preso gutxi daudelako. Espetxea urtean zehar ia hutsik dagoenez, bere mantenua errentagarria ez dela pentsatzen dute arduradunek.
Dolar bat baduzu itsasargi bat eros dezakezu Connecticuten, AEBetan. Hori bai, garai bateko farozainaren mamuarekin bizitzera ohitu beharko zara, 1916ako ekaitz batean hil zenetik bertatik omen dabil eta!
Antza denez, etorkizuna oso beltz ikusten du 'pop-aren printzesak' eta badaezpada ere, 33.000 euro aurreratu dizkio ehorztetxe bati. Lagunak oso kezkatuta dauzka.
Txinako aduanazainek ehun tarantula pozoitsu hilko dituzte. Intsektu beldurgarri hauek Tailandiatik ailegatu ziren Canton aireportu txinatarrera.
Konpainiak baieztatu egin du gaur gertakaria, baina garbi utzi nahi izan du mozkortzen ari zena pertsona bakar bat zela eta ez zela pilotua.
Lagun onenen artean ez dago distantziarik. Horixe bera pentsatu zuen 12 urteko ume poloniarrak, aitaren autoa lapurtu ostean, 350 kilometro egin zituenean bere laguna bisitatzeko.
Mutikoak 250 euro inguru hartu zituen aitaren diru-zorrotik eta bere etxetik 400 kilometrotara dagoen Bilystok hirira joateko bidaia hasi zuen.
Hiesaren aurkako borrokan, ekimena positibo bezala haru dute, horrela erabiltzaile askotara iristea espero baita.
Gertuko gazta motak, besteak beste, Kataluniako Tou dels Til-lers, zein erbestekoak, Herbeheretako Gouda Zaharra esaterako. Baina jatetxea bereizten duena karta edonork irakur dezakeela da, braillez idatzita dagoelako.
Enpresa japoniar batek sortu dituen errepideek gidatzea atseginagoa egingo dute. Erritmo asko izango duten errepideak izango dira; izan ere, ibilgailuak pasatzean soinu musikalak erreproduzituko dituzte, The Guardian-ek jakinarazi duenez.
Galtzadaren zabaleran zehar ezarritako ildo batzuei esker, errepideak melodiak 'jo' ahal izango ditu ibilgailua bere gainetik igarotzean.
Bi buru dituen haurtxoa jaio da egunsenti honetan Mozambiken. Bigarren burua sabelaren inguruan dago; begiak, ahoa, sudurra eta belarriak dauzka, baina ez du normaltasunez funtzionatzen.
Spiderman berria brasildarra da eta bost urte baino ez ditu. 'Armiarma gizonaz' mozorrotutako bost urteko ume batek sutan zegoen etxebizitza batean sartu zen eta 22 hilabeteko haurtxo bat garretatik salbatu zuen Palmeiran.
Santa Catarina estatuko suhiltzaileek azaldu zutenez, Riquelme Wesley dos Santos kalean Armiarma gizonaz jantzita jolasten ari zen Palmeirako auzo batean inguruko etxe batean sute bat piztu zenean. Etxeko bizilagun batek laguntza eskatu zuen ezin baitzuen etxean sartu haurtxo bat erreskatatzeko.
Telebista digitalaren aroan, gai bitxienei buruzko kate tematikoak daude. Alemanian sortu berri den azkenak hilkutxak, hilerriak eta eskelak ditu programazioaren ardatz eta Europako beste herrialdeetara zabaldu nahi dute.
Alemanian urtero 830.000 lagun hiltzen dira eta gehienen izenak egunkarietan eta hilerrietan baino ez dira azaltzen. Telebistan agertzeko eta bere inguruan hileta artikuluak idazteko pertsona famatua behar du izan zendu dena.
Esportazioan lan egiten duen enpresa txinatar batek adierazi duenez, langileei ordainduko dizkien soldatak euren garaieraren araberakoak izango dira. Bulegoko langilea zenbat eta altuagoa izan, gero eta soldata handiagoa izango du. Argi dago behargin altuenak zortedun neskak direla!
Madrilgo Poliziako bozeramaileak azaldu duenez, atxilotuak bere bahiketa antzeztu zuen lagun batzuekin batera. Gero, jakin ahal izan zuten Navalcarneroko hotel batean egon zirela gordeta.
“Blind H2O” izena du botila garesti horrek eta Kevin G. Boid Hollywoodeko produktoreak igorri du luxuzko merkatura "diru-kopuru txiki" horretan.
Marco Cabrera ikerlariak azaldu du 500 “Speedy Gonzalez” sortu dituztela Case Western unibertsitatean (Cleveland, AEB), eta denak oso aktiboak direla esna dauden bitartean.
Lehen mailako aldean ohe bikoitzak dituzten 12 suite pribatu daude, baina Asiako enpresa horren arabera, jantzi-gelak ez daude soinuaren aurka isolatuta, eta ez dituzte gainerako bidaiariak edo eskifaia-kideak mindu nahi.
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (59)
Mundiala (197)
Umeak bezala (103)
Zoritxarra (38)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





