Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2007/10/29

Muskuilu honek haurtzaroa Estatuan On Kixote argitaratu zenean eta Txinan Ming dinastia erregetzan zen bitartean igaro zuen. Baina ikerlariek orain aurkitu dute, 400 urte geroago Islandiako kostaldean. Txirla bizitza luzeena duen animalia izan daiteke.

Aurkikuntza GaleskoBangor Unibertsitateko Itsas Zientzien Fakultateko zientzialari talde batek egin du, azken milurtekoan izan diren klima aldaketak aztertzeko programa batean lanean zenbiltzala. Txirla Artica Islandica espeziearen barnean kokatzen da.

   (osorik irakurri)




2007/10/26

Iosu Feijoo alpinista euskalduna izango da Virgin Galactic elkarteak diseinaturiko lantzagailu espazialean bidaiatuko duen lehenengoenetarikoa. Bere hurrengo abenturaren salneurria 140.000 euro baino gehiagokoa izango da, espazioan lau minutu flotatzen egoteagatik.

   (osorik irakurri)




2007/10/24
"Toby" Rottweiller arrazakoa da eta Ekuadorreko Poliziak atxilotu eta Kitoko espetxe batera bidali du oinezko bati kosk egiteagatik.

Gainontzeko presoen (gizakiak dira) moduko erregimena ezarri diote txakurrari; bisitetarako, garbiketarako eta elikatzeko ordutegiak ditu eta ziega batean dago gatibu.

   (osorik irakurri)




2007/10/22

Adelfa Volperen (82 urte) eta Reinaldo Wavegchen (24 urte) arteko ezkontza oso entzutetsua izan zen. Alabaina, senar-emazte moduan duela hilabete hasi zuten ibilbide laburra atzo amaitu zen Adelfaren heriotzarekin. Bihotzekoak jota hil zen.

Gertakari honek hainbat susmo piztu ditu: Adelfa eta Reinaldoren artekoa benetako maitasuna zen? Gazteak asmo ilunak ote zituen? Bakoitzak pentsa dezala nahi duena.

   (osorik irakurri)




2007/10/20
Aseguru-etxeek arrisku-faktore guztiak aztertu ohi dituzte kontratu bat sinatu baino lehen. Bizi-aseguruen kasuan, jakina, prozedura berdina erabiltzen dute eta, beraz, asegurua eskatu nahi duen pertsonari hil arte geratzen zaion denbora "kalkulatu" egiten dute.

Aseguru-etxe honek, baina, urrunegi eraman du kontua: Unespa konpainiak kalkulagailu berezia gaineratu du bere webgunean, hil arte geratzen zaizun denbora jakin dezazun. Datu hori jakitea inbertsioak egiteko baliagarri izan daitekeelakoan eta erretiro lasaia izatea erraztuko duelakoan jarri dute martxan simulagailua.

   (osorik irakurri)




2007/10/19
Boris Spasskyk, xakeko munduko txapeldun ohiak, zur eta lur utzi zituen inguruan zituen guztiak Portugaleteko merkatuan. Merkatuko saltzaile batengana jo eta leka bakarra erosi zion, berehala gordinik jateko.

   (osorik irakurri)




2007/10/17

AEBetan egindako ikerketa baten arabera, berun gehiegi dituzten ezpainetako barrek arazoak sortarazi ditzakete ikasketetan, oroimenean eta hizkuntzan. L´Oreal, Louis Vuitton eta Procter & Gamble marketako 33 ezpain-margoetan egindako frogek erakutsi dute barretako %61ek berunezko maila altuak zituztela.

Facua eta Cecu kontsumitzaileen elkarteek Espainian horrelako kasurik dagoen ikertzeko eskatu dute, Estatuan substantzia honen erabilera debekatuta egon arren.

   (osorik irakurri)




2007/10/17
Internetez "ezagutu" eta maitemindu ziren gizon eta emakume bat, bizitza errealean bikote zirela jakin gabe. Maitasun birtuala banaketan amaitu da elkar ezagutu direnean.

   (osorik irakurri)




2007/10/16
O.J.Simpson kirolari ohiarekin batera ustezko lapurreta kasu batean nahasita dagoen gizonetako batek iragarri duenez, epaiketan Simpsonen kontra deklaratuko du. Pertsona horrek bere burua erruduntzat aurkeztuko du eta, trukean, karguak gutxitzea lortuko du.

   (osorik irakurri)




2007/10/16
Zenbait emakumek salatu dutenez, herrialde horretako neskameek senarrak “lapurtu” dizkiete, eta Malaysiako Gobernuak neskame txinatarrak kontratatzeko debekuari eustea erabaki du.

Hala ere, indiar, nepaldar, laostar eta vietnamdar jatorriko neskameak kontratatzeko eskubidea dutela gogorarazi die Exekutiboak agentzia eta herritarrei, The Star egunkariaren edizio digitalak publikatu duenez.

   (osorik irakurri)




2007/10/16
Eltxo-izurriari aurre egiteko intsektizidak nahikoa ez direla ikusita, Madurai Indiako hirian (herrialdearen hegoaldea) ganbusia arraina erabiltzea erabaki dute. Arrain harrapari hori eltxoen arrautza eta larbez elikatzen da eta, ondorioz, baliagarria izan liteke intsektuen populazioa kontrolatzeko.

Astelehenean The Economic Times egunkariak iragarri zuen bezala, Maduraiko agintariek arrain-haztegi handi bat eraikitzea agindu dute, arrain mota hori ugal dadin. Orain arte, 255.000 dolar (180.000 euro) inbertitu dituzte eltxoen aurkako intsektizidetan.

   (osorik irakurri)




2007/10/15

Shanghaiko lapur bat etxebizitza batean sartu zen eta, hutsik aurkitzean, bertan bizitzen gelditzea erabaki zuen. Yang abizeneko lapurrak bost egun eman zituen etxe barruan, eta 106 dolarretan (75 euro) baloraturiko telefono deiak egin zituen. Horrez gain, hozkailuan zegoen janari guztia amaitu zuen. Etxebizitzaren jabea heldu zenean, ohean lo egiten aurkitu zuen “etxetiar” berria.

   (osorik irakurri)




2007/10/11

Ebakitako hanka batek bi gizon estatubatuar aurrez aurre jarri ditu. Horietako batek adierazi duenez, hanka berea da eta aireko istripu batean galdu zuen. Beste gizonak, berriz, beretzat erreklamatzen du, enkante batean erositako barbakoa baten barnean zegoelako.

John Wood Hego Carolinako herritarrak esan du bere gorputz-adarra barbakoa barruan sartu eta gordetegi batean utzi zuela hiltzen denean berarekin batera lurpera dezatela nahi duelako. Baina biltegi hori kudeatzen duen enpresak barbakoa enkantean atera zuen Wood bere ordainketak egiten atzeratu zelako.

   (osorik irakurri)




2007/10/11
Britney Spears edozertarako prest dago bere bi seme-alaben zaintza berreskuratzeko, eta hori AEBetako justiziari erakutsi nahi dio orain, urriaren 5ean epaile batek umeen zaintza Kevin Federlineri, abeslariaren senar ohiari, laga zion eta.

Horretarako, poparen printzesa izandakoak ikuskizunaren mundutik urruti den lanbide batean jarduteko gai dela frogatu nahi du, eta bost izarreko hotel baten zerbitzari sartzea aukeratu du horretarako.

   (osorik irakurri)




2007/10/11
Kazimierz Dolny herriko (Polonia) agintariek 64 moja ohi eta fraide bat komentu batetik irtenarazi zituzten herenegun. Komentua uzteari uko egiten zioten, nahiz eta duela bi urte Vatikanoak erlijioso izaera kendu zien.

   (osorik irakurri)




2007/10/10

Hamar urteko neska bat eta 13 urteko mutil bat gurasoak izan dira Belgikan, haurdunaldia oharkabean igaro eta gero. Robert Chef medikuak neska kontsultara “tripetako min gogor batez” joan zenean ikusi zuen haurdun zegoela. Azkenean, abdominaletako oinazea zena ustekabeko haurtxo bihurtu zen.

   (osorik irakurri)




2007/10/09

Diseinuzko altzariak, plasmako telebistak logeletan, hari musikala hotel osoan zehar eta "look"a aldatzeko ile-apaindegia. Hori da Estatu Batuetako txakur eta katu aberatsek Sacramenton eta San Franciscon irekitako bi hoteletan aurkituko dituzten erosotasunak.

Gizakion lagunik hoberenak bost izarretako hotel batek eskaintzen dituen zerbitzuetaz gozatzeko aukera dute jada. Kaliforniako Wag Hotels kateak egin du hotel hauen aldeko apustua eta goranzko norabidea daraman merkatua da. Wag enpresak bi hotel zabaldu ditu Sacramenton eta San Franciscon eta hirugarren bat proiektuan dauka Silicon Valley hirian.

   (osorik irakurri)




2007/10/08
Eskandaluak aurpegirik badu berea ei da. Hala uste dute batzuek behintzat. Yasminek tabu guztiak apurtu ditu eta Marokoko lehen aktore pornoa da.

Gorputz liraineko eta aurpegi ederrekoa, arrakastatsu dabil Frantziako X motako filmetan eta laster AEBetako ekoizpenetan parte hartuko du.

   (osorik irakurri)




2007/10/04
Venezuelako presidenteak "Canciones de siempre" izenburupeko diskoan bildu ditu bere agerraldi publikoetan abestu dituen kantarik ezagunenak.

   (osorik irakurri)




2007/10/03
Santurtziko Udalak Javier Cruz alkate ohiaren luxuzko autoa jarriko du enkantean. Hori dela eta, legegintzaldi honetan alkatea den Ricardo Ituartek Udalak utzi dion auto bat erabiliko du.

Iturrien arabera, atzo hartu zuen Udalak erabaki hori eta 9.576 euroko eskaintza egin du ibilgailu horrengatik.

   (osorik irakurri)




2007/10/03

Brasilen, Amazonas inguruko herri bateko hiru urteko ume batek 12 egun eman ditu oihanean galduta, Caruariko telebistak jakinarazi duenez.

Umea irailaren 16an galdu zen bere aitaren atzetik oihanera joan ostean. Aita nekazaria da eta oihanetik gertu egiten omen du lan.

   (osorik irakurri)




2007/10/02

Maitasunak ez du adinik. Horixe da Reinaldo Waveqche eta Adelfa Lopez argentinarren istorioa ezagututa pentsa daitekeena.

Waveqchek 24 urte ditu eta joan den ostean Adelfa Lopezekin ezkondu zen. Bitxiena, baina, ez da gaztearen adina, emaztearena baizik. Lopezek 82 urte baititu.

   (osorik irakurri)




 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu