Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2007/08/31
Ez da gauza berria botoen truke norbaiti dirua, haragia edo ogia eskaintzea, baina Egiptoko auzo batean hautagai batek Viagra pilulak banatu ditu hautesleen artean.

El Masri al Yaum egunkariak salatu duenez, Alderdi Nazional Demokratikoaren hautagai bati botika hori hango bizilagunen artean banatzeko ideia zalantzagarria bururatu zitzaion, alderdi horrek azaroan izango duen kongresurako jarraitzaile berriak lortzeko asmoaz.

   (osorik irakurri)




2007/08/28
Haur horren kasuaz gain, beste hainbat ustelkeria kasu ere agertu dira Indian, 22 urte hilda daramatzan eta oraindik soldata kobratzen duen gizon batena, adibidez.

   (osorik irakurri)




2007/08/25
Urrea Gaztelako lurretan. Horixe da Irlandako konpainia batek lau haizetara zabaldu duen albistea, baina eszeptiko xamar daude herritarrak. Aberastu nahi duenak badaezpada ere bertara joatea eta kontua zertan den ikustea izango du hoberena!

   (osorik irakurri)




2007/08/20

Hobe lukete AEBetako agintariek Orlandoko (Florida) Poliziaren tankeran jardun. Izan ere, kanpaina bitxia hasi dute agenteek: kiroletako oinetakoak edo 50 dolarreko ticket bat ematen diete armak eramaten dizkieten bizilagunei.
 

   (osorik irakurri)




2007/08/17
Horixe da Italiako alkate batek egin duen eskaintza, bere herriko emakumeak argaltzera motibatzeko. Gizonezkoen kasuan, 4 kilo galdu beharko dira "ordaina" jasotzeko.

   (osorik irakurri)




2007/08/14
Hemendik aurrera, Belgikako hiriburuko bizilagunek ez dute irratia piztu beharko zer eguraldi izango duten jakiteko. Dexia Dorreari, hiri erdialdeko plazan dagoen eraikinari, begiratu eta zer jantzi erabaki ahal izango dute.

   (osorik irakurri)




2007/08/05
Batzuk, 90 urte badituzte ere, 20 urteko gazteak baino kementsuagoak dira.

Indiako 90 urteko gizon batek alaba bat izan du. Bederatzigarren seme-alaba da, gainera, The Times of India egunkariak jakinarazi duenez.

Antza denez, "gamelu esnea" da bere energiaren iturburua.

   (osorik irakurri)




 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu