Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2007/07/23

Txakurra da gizonaren lagunik onena. Hala dio behintzat esaerak eta, antza, iritzi berekoa da Txinako irakasle erretiratu bat: 13.000 dolar (10.000 bat euro) xahutu berri ditu haren txakurrari merezi duen hileta emateko.

Lin abizena duen gizona bakarrik bizi zen emaztea hil zenetik (duela bost urte). Orain hiru hilabete, txakur bat topatu zuen kalean, animalia atzetik joan zitzaion eta bere lagunik onena bilakatu zen handik gutxira, New Pekin egunkariak kaleratu duenez.
 


"Azken urteetan izandako pozik handiena" eman omen zion txakurrak eta, hura hilda, merezitako hileta egin nahi izan zion. Chengdu (Sichuan probintzia txinarra) hiriko hilerrira jo zuen ospakizuna antolatzeko asmoz.

Hasieran txakur bati azken agurra emateko prest ez bazeuden ere, adineko gizonaren borondatea betetzea erabaki zuten azkenean hilerriko arduradunek. Agertu dutenez, gizonezkoa ez zen ezarritako prezioa "merkatzen saiatu ere egin". Hileta egin ostean, txakurraren gorpua Linek erabakitako lekuan hobiratuko dute eta zuhaitz bat landatuko dute, animaliaren omenez.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu