Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2007/07/08
Etxeko jabearen abisua jaso eta gero, ustezko hilotza zegoen etxera sartu zen Alemaniako Polizia larunbat gauean eta usaina nondik zetorren ikusi zuten: ustezko hildakoaren oinetatik eta izkina batean utzitako galtzerdi zikinetatik.


Alemaniako Kaiserslautern herriko Poliziaren bozeramaileak esan duenez, alarma maizterraren etxejabeak piztu zuen. Poliziari abisu eman zion etxetik "hilotz-usaina" ateratzen zela eta han bizi zenak astebete zeramala postontzia hustu gabe.

Hala, etxera sartu ziren agenteak larunbat gauean eta ustezko biktima lasai-lasai lotan aurkitu zuten.

Hori bai, "hildako usaina" omen zegoen bertan, hildakorik egon ez arren. Ustel usain hori gehiegizko izerdia omen duen gizonaren oinetatik eta etxearen izkina batean pilatuta zegoen arroparengandik -galtzerdi erabiliak tartean- ateratzen omen zen.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu