![]() |
Urtebete Carabineroekin (polizia militarra) entrenatu ostean, artzai txakurrak kableen estalkiak kiskaltzean igortzen duten usaina atzematen du eta horrela ehuneko 55 jaitsi da matxurak detektatzeko behar duten denbora.
Txakurra da gizonaren lagunik onena. Hala dio behintzat esaerak eta, antza, iritzi berekoa da Txinako irakasle erretiratu bat: 13.000 dolar (10.000 bat euro) xahutu berri ditu haren txakurrari merezi duen hileta emateko.
Lin abizena duen gizona bakarrik bizi zen emaztea hil zenetik (duela bost urte). Orain hiru hilabete, txakur bat topatu zuen kalean, animalia atzetik joan zitzaion eta bere lagunik onena bilakatu zen handik gutxira, New Pekin egunkariak kaleratu duenez.
Oskola kentzeko, 18 urteko gazteak 25 urte zituen dortoka sastatu egin zuen.
23 urteko mutila atxilotu egin dute bere neskalagunaren amak norbaitek bere txartela sei aldiz erabili eta 520 euro gastatu zizkiola salatu eta gero. A ze pieza familian sartu zaiena!
Atzo arratsaldean atxilotu zuten mutila Granadan, baina gertakariak maiatzaren 17an gertatu ziren, amaginarrebari txartela ostu eta putetxe batera joan zenean.
Preserbatiboen munduak ez dauka mugarik. Kolore, usain eta zapore ugariko kondoiak daudela esatea ez da berria. Baina batzuetan gauza berriak asmatzeko gogoa surrealismora hel daiteke.
Indiako enpresa batek tabako zaporeko preserbatiboak merkaturatuko ditu laster. Antza denez, zapore hori lortzeko, tabako hostoak eta betel motako intxaurrak nahastuko dituzte.
Txirrindularitzak ezin du dopinaren zama gainetik kendu. Oraingoan, Alemaniako telebista kateek eman dute aurrerapausoa, Patrik Sinkewitz T-Mobile taldeko alemaniarraren dopina-kasua dela eta.
Izan ere, Sinkewitzek testosterona sustantziagatik positibo eman du eta, horren ondorioz, Alemaniako telebista kateek (ARD eta ZDF) Frantziako Tourra ez ematea erabaki dute.
Arazo benetan larria dute Txinan euliekin. Beroaren ondorioz, sekulako euli izurritea dute Xigong barrutian eta Udalari neurri xelebrea otu zaio arazoari aurre egiteko. Dirua eman harrapatutako euli bakoitzeko.
0,5 yuan (zazpi dolar zentabo) ematen diete herritarrei akabatutako euli bakoitzaren truke. Bizilagunek udalera eraman behar dituzte hildako euliak, bertako langileek banan-banan zenbatu eta euli bakoitzarengatik zazpi zentabo ematen diete. Hortaz, euli mordoska bat behar da dolar bat eskuratzeko.
Floridan, mozkortuta gidatzeagatik neskato bat atxilotu du Poliziak. Ez dirudi albiste bitxia denik ezta? Bada, neskato horrek hamaika urte besterik ez zituen eta orduko 160 kilometrotara zihoan.
Oparia, kapritxoa, estrategia… Nola definitu Dox Bank banketxe alemaniarrak langile batzuri egin dien gonbidapena?
Kargu garrantzitsuak dituzten 600 langile aukeratu ditu banketxeak, bakoitzari txartel bat eman die esanaz iluntzean Bartzelonako Oval aretoan Rolling Stones taldeak beraientzat joko zuela, eta lasai joateko, den-dena ordainduta dagoela eta.
Malagako bizilagun batek ateak soldatuta zituen ibilgailu susmagarri baten berri eman eta gero, gertatzen zena argitzera joan ziren agenteak harri eta zur geratu ziren ateak ireki eta lehoia agertu zitzaienean.
Haurrak gomazkoak direla dioenik badago eta kasu honetan, badirudi baieztapen hori egia dela:
Bost urteko haur batek zarramazkak besterik ez ditu egin eskolako autobusak hainbat metro arrastaka eraman duen arren. Brasilen gertatu da mirakulu hau, Sao Jose do Rio Preton, Sao Paulotik 440 kilometrotara.
Gazte bati gidabaimena kendu diote errepide laster batean orduko 125 kilometroko abiaduran joateagatik. Gidariak bidegabetzat jo du neurria, ospitale batera odol bila zihoalako.
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (59)
Mundiala (196)
Umeak bezala (101)
Zoritxarra (38)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
Iraila 2007 (17)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





