![]() |
2007/05/27
Haurrari bularra eman behar izan dion eledun bat, ezkonberriko jantziarekin bozkatu duten senar-emazteak eta ia zabaldu orduko hauteslekuak itxi dituzten herriak. Horiexek izan daitezke hauteskunde egun honen beste aurpegia: aurpegirik bitxiena. Durangoko hautesleku batean, Aimar semeari bularra ematen ibili da emakume bat goizean. Legez libre egon beharko balu ere, epaile batek mahaira joatera derrigortu du.
Beste batzuek zorte handiagoa izan dute. Bederatzi hilabeteko haurdunaldia osatzeko bi egunen faltan, egun osoan mahaian egoteko zorian egon da Josune. Ordezkoa zen eta, azkenean, etxera joan ahal izan da.
Haurrak eta haurdunak alde batera utzita, egunak irudi bitxi asko eskaini dizkigu: erdi galduta, meza aurretik botoa ematera joan diren mojak...
Baina ez hori bakarrik. Errioxako herri batean (Villaroya), 09:41ean itxita zegoen hauteslekua, herriko bederatzi biztanleek ordurako botoa emana baitzuten. Errekorra, halere, Salcedillon (Teruel) hobetu dute: zabaldu eta itxi, dena bat; herriko 5 biztanleak izan dira mahaikide.
Malagan, Humilladero herrian, bikote batek ezkonberri jantziarekin bozkatu du, artean lo egin gabe. "Aurrenekoak izan nahi genuen botoa ematen eta oheratzen baginen, okerragoa behar zuen. Parrandan eman dugu gaua eta lagunekin etorri gara bozkatzera", esan dute.
Ezohiko jantziak soinean izan ditu Juan Carlos Gambra. Monjea da bera eta Cartuja de Portacoeli (Valencia) santutegia itxi du egun batez hauteskundeetako mahaian izateko.
Aldarrikapen ukituak izan ditu, azkenik, bikote itsu batek gaurkoan egindakoak. Suedian egiten duten antzera bozkatu dute Salvak eta Erasek (hautagaien zerrendak braille sisteman daude idatzita) eta, hala, ez diote euren botoa inori jakinarazi behar izan.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Felix - 2008-09-29 20:48:25
Ezkontzako jantzia? Komuneko paperez egina! - Kim - 2008-07-09 20:06:22
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19

Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)

Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Abendua 2008 (1)
Azaroa 2008 (1)
Urria 2008 (6)
Iraila 2008 (7)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Azaroa 2008 (1)
Urria 2008 (6)
Iraila 2008 (7)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu