Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2007/05/14

Askok kontrakoa pentsatu ahal badute ere, maiatzaren 6a egun "zaila" izan zen Nicolas Sarkozyrentzat. Frantziako presidente berria izateko ataritan zela, sesioa eduki zuen emaztearekin (Cecilia Sarkozy). Liskar handia, nonbait, emakumea haserretu zelako eta bozkatzera ez joateko erabakia hartu zuelako.

Eta hautsak harrotu ditu kontuak. Rue89.com webguneak zabaldu berri duenez, presioak egon dira Le Journal du Dimanche astekariak albistea argitara ez zezan.


Cecilia Sarkozy ez zen senarraren alde bozkatzera joan eta ez zen garaipenaren lehen datuak ospatzeko ekitaldian izan. Le Journal du Dimanche astekariak "eskandalua" deskubritu zuen. Jacques Esperandieu egunkariko zuzendariak Sarkozy andereñoari deitzeko agindu zion kazetari bati, berria baieztatze aldera. "Komentariorik gabe", erantzun omen zuen berak.

Ondoren, rue89.com-en arabera, informazio hori ez kaleratzeko presio-kanpaina abiatu zuen Arnaud Lagardere Le Journal du Dimanche astekariko jabeak (Sarkozyren lagun mina da).

Frantzian, egunkarietako jabeek ezin dituzte euren irizpide editorialak inposatu eta horregatik piztu da polemika. Esperandieuk afera argitzeko artikulua kaleratu berri du. Azaldu duenez, berea izan zen albistea ez publikatzeko erabakia, "Ceciliaren bizitza pribatuari zegokion", argudiatu du. Rue89.com-ek titular deigarriak egiten jarraitzen du. Zer dio Ceciliak?



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu