Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2007/05/13

Bideozaleen biktimekin kezkatutako emakume batek bikotekideen artean jolasteko proiektu teknologikoa asmatu du, eta badirudi atsegin handiak eman ditzakeen asmakizuna izan daitekeela, puntuak irabazteko eta jokoan aurrera egiteko taktika bestearen alde erogenoak laztantzea baita.

"Intimate Game Controllers" ez dute oraindik merkaturatu, Jennifer Chowdhury New Yorkeko Unibertsitateko Telekomunikazio Programako ikaslearen esperimentua besterik ez da eta, baina haren tesia da, behintzat.
 


Flashen programatutako bideojoko horren lizunkeria kontroletan datza: sei sentsoredun bularretakoa emakumearentzat eta beste seidun galtzontziloak, gizonarentzat, eta jokalarien arteko igurtziekin jartzen dira martxan.

Lehenengo maila "Zineman" deitzen da, eta bularretakoaren tiretako eta galtzontziloetako aldeetako sentsoreekin jolasten da, baina laztanak egiteko tokiak gero eta "beroagoak" dira bigarren mailara ("Lehen hitzordua") eta hirugarrenera ("Lehen musua") heldu ahala.

"Etxean jokatzeko da, eta ez taberna batean", ziurtatu du egileak. Gainera, joystick berezi hori era gozoan laztandu behar dela dio, beste modu batean eginez gero, jokalariak puntuak galduko dituelako.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu