![]() |
2007/05/09
Marc-Antoine Audette eta Sebastien Trudel Kanadako umoristek adarra ondo baino hobeto jo zioten Nicolas Sarkozy Frantziako presidente berriari. Justiziazale Mozorrotuak deitzen dute haien burua, eta Stephen Harper Kanadako lehen ministroaren izenean telefonoz deitu zioten, afari bitxi batera gonbidatzeko.
Jacques Chirac Frantziako presidente ohiari ere, ziri bera sartu zioten. Hauteskundeak irabazi bezain laster, Sarkozyri deitu eta Harper zela esan zion Justiziazaleetako batek, haren ahotsaren itxurak eginda. Horretan zebiltzan bitartean, milaka entzulek arreta handia jartzen zuten, Corus irrati kateak igorritako programa baten zati bat izan zelako txantxa guztia.
Hasierako formalitateak bete ondoren, zer moduz dabilen galdetzen dio Mozorrotuetako batek frantziar buruari. Ondo dagoela eta gauzak benetan ondo doazkiola erantzuten dio Sarkozyk. Zoriontzekoa dela hori erantzuten dio Kanadako lehen ministro faltsuak, eta haren emazteak ere, zorionak bidaltzen dizkiola gaineratu.
Pixkanaka Sarkozy bereganatzen doaz Audette eta Trudel, eta Kanadarekin oso harreman onak dituela eta herrialde horren lagun handia dela esaten die Frantziako presidenteak, Stephen Harperrekin hitz egiten ari delakoan.
Baina gauzarik onena azkenean dator. Bushekin batera, hirurok (Sarkozy, Harper eta Bush) lagunen arteko afaria egitea proposatu egiten diote presidente berriari, eta ikustekoa izan beharko zen ondoren Sarkozy sinesberari jarri zitzaion aurpegia, Memeloen Afari polita izango zela agindu ziotelako. Bromaz jabetuta, deia berehala moztu zuen Sarkozyk.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Felix - 2008-09-29 20:48:25
Ezkontzako jantzia? Komuneko paperez egina! - Kim - 2008-07-09 20:06:22
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19

Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)

Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Abendua 2008 (1)
Azaroa 2008 (1)
Urria 2008 (6)
Iraila 2008 (7)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Azaroa 2008 (1)
Urria 2008 (6)
Iraila 2008 (7)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu