![]() |
Yorkshire Post egunkariak azaldu duenez, Gordon Holmes Eskoziara joan zen iragan astean munstroaren hotsak grabatzeko asmoz. Baina gizonak uste du munstroaren irudiak grabatu dituela bere bideo kamerarekin.
"Bezeroak ez du beti arrazoi", horixe da Filipinetako auzitegi batek eman duen epaia ikusita, atera daitekeen ondorioa. Auzitegiak erabaki du ezkontza eguneko argazkia ikusita, ez zeukala "horren gustu txarrik" tarta hark.
Filipinetako bikote batek salaketa jarri zion gozogile bati duela 10 urte, ezkontza egunean atera zieten tartagatik izugarrizko lotsa pasa zutela (Pisako dorrea omen zirudien) eta ondorengo egunetan, lo egin ezina, estutasuna eta antsietatea izan zutela argudiatu. Arrazoi horiengatik 1.000 dolar inguruko kalte-ordaina eskatzen zuten.
Badirudi Alemanian minusbaliatuek ez dutela mozkortzeko eskubiderik, ez behintzat trago batzuk edan ostean gurpil-aulkian joateko baimenik.
Izan ere, gizon bati isuna jarri diote bere aulkian etxera zihoanean, Poliziak egindako proban alkohol-tasa gainditzeagatik.
Jin Guangying, 77 urteko emakumea, nerabea zen 1943an patruila japoniar batek bidean atzeman eta tirokatu zuenean. Txinako erresistentziako kide zen aitonari bisita egitera zihoan Guanying.
Haurrari bularra eman behar izan dion eledun bat, ezkonberriko jantziarekin bozkatu duten senar-emazteak eta ia zabaldu orduko hauteslekuak itxi dituzten herriak. Horiexek izan daitezke hauteskunde egun honen beste aurpegia: aurpegirik bitxiena. 
Erleak desagertzen ari dira eta adituek diotenez, galerak ingurumenari ekarriko dizkion kalteak zenbatezinak dira.
Baliteke desagertze berezi horren erantzuleetako bat Mick Jagger izatea.
Rolling Stoneseko liderrak erleen eztenkadak erabili izan ditu behin baino gehiagotan zakilaren tamaina handitzeko eta erekzio luze eta gozagarriak lortzeko, BBC irrati katean haren laguntzaile batek adierazi duenez.
Baina ustezko truke erraz horretan sinistu zutenek harrituta gelditu behar izan ziren, euren botoaren truke jasoko zuten guztia YouTube plataforman jarritako bideo bat zela jakin ondoren.
Shreken hirugarren abentura historiako animazio film arrakastatsuena bihurtu da estreinatu eta lehen asteburuan bildu duen diru kopurua ikusita.
Ukaezina da ogro izugarri eta "beldurgarri" horrek guztion bihotzak samurtzea lortu duela, baina DreamWorksen inspiraziotik sortutako pertsonaia da ala hezur haragizko pertsona batengan oinarritu ziren marrazki bizidun hori sortzeko?
Argi dago Pilates bezalako teknikek ezin dutela eman sexu dosi on batek lor dezakeena.
Joanne Watson, 36 urteko emakume ingeles batek 90-60-90 neurriak ditu eta 45 kilo pisatzen du, 12 seme-alaba izan dituen arren.
"Argala naiz berez", esaten du Watsonek. Gainera, onartu duenez, haurdunaldietako batek ere ez dizkio gehiegizko kilorik ekarri eta 18 urte zituenean janzten zituen prakak erabili ditzake oraindik ere.
AEBak aitzindariak dira beti legegintzan. Ezagutu dugun azken lege bitxia, Ohion egin nahi dutena. Strip-tease lokaletako emakumeak eta bezeroak elkar 1,80 metrora hurbiltzea debekatu nahi dute.
Neurriak zentzugabea dirudi, tabernetan alkohola debekatzea edo Herbeheretako Coffee Shop lokaletan erretzen ez duten pertsonentzako eremua ezartzera behartzea bezala, baina harekin pozik izango da Komunitateko Balioen Aldeko Herritarrak plataforma, 120.000 sinadura bildu baititu lege proiektua babesteko.
Hauteskunde garaian politikariak edozertarako prest daudela jakina da. Baina beti dago norbait muga guztiak gainditzen dituena. Argi dago botoa lortzeko bidean denak balio duela eta, bestela, Tanja Derveux Belgikako Senaturako hautagaiari galdetu.
Tanja NEE protestarako alderdiaren hautagaia da. Nazkatuta dago betetzen ez diren politikarien promesak entzuteaz. Hori dela eta, hauteskunde-kanpaina probokatzailea jarri du abian Internet: babesa eskaintzen dienei felazioak egiteko prest dago. 40.000 felazio agindu ditu.
Jose Mourinho Chelseako entrenatzailea beti albistea da berdegunean zein zelaitik kanpo. Izan ere, Portugalgo teknikaria atxilotu dute Londresko polizia batekin ika-mika bat izan ostean bere txakurragatik.
Scotland Yard-eko bozeramaileak jakinarazi duenez, polizia bat eta animaliak babesteko zerbitzuko beste kide bat Londreseko kale batera joan ziren astearte arratsaldean txakur bat harrapatu nahian.
Poliziaren arabera, "44 urteko gizon bat atxilotu eta komisariara eraman zuten". "Geroago, gizona zigortu zuten poliziaren lanari oztopoak jartzeagatik". Gizon hori Jose Mourinho zen, Chelseako entrenatzailea. (osorik irakurri)
Beate Uhses Alemaniako Sex Shop-eko kateak 50.000 eurorekin ordaindu beharko die Oliver Kahn eta Michael Ballack jokalariei eragindako kaltea.
Kateak bibragailuak "Michael B." eta "Olli K." izenekin saldu zituen Alemaniako Munduko Kopa hasi aurretik.
Abizenak erabili ez baziren ere, argi zegoen Chelseako eta Municheko Bayerreko jokalariak zirela.
(osorik irakurri)Kirolariak, aktoreak, abeslariak, missak, kazetariak… edozein pertsonaia famatuk balio du boto gutxi batzuk lortzearren. Alderdi politikoak zenbait lagunen ospeaz baliatzen dira alkatzetza edo zinegotzi gehiago izateko. Baina beste modu batera ere irakur daiteke datua; famatuek politikara salto egin dute.
Hauek dira maiatzaren 27ra begira alderdi politikoen zerrendetan Espainiako Estatuan ikus daitezkeen zenbait izen ospetsu:
.jpg)
Askok kontrakoa pentsatu ahal badute ere, maiatzaren 6a egun "zaila" izan zen Nicolas Sarkozyrentzat. Frantziako presidente berria izateko ataritan zela, sesioa eduki zuen emaztearekin (Cecilia Sarkozy). Liskar handia, nonbait, emakumea haserretu zelako eta bozkatzera ez joateko erabakia hartu zuelako.
Eta hautsak harrotu ditu kontuak. Rue89.com webguneak zabaldu berri duenez, presioak egon dira Le Journal du Dimanche astekariak albistea argitara ez zezan.
Bideozaleen biktimekin kezkatutako emakume batek bikotekideen artean jolasteko proiektu teknologikoa asmatu du, eta badirudi atsegin handiak eman ditzakeen asmakizuna izan daitekeela, puntuak irabazteko eta jokoan aurrera egiteko taktika bestearen alde erogenoak laztantzea baita.
"Intimate Game Controllers" ez dute oraindik merkaturatu, Jennifer Chowdhury New Yorkeko Unibertsitateko Telekomunikazio Programako ikaslearen esperimentua besterik ez da eta, baina haren tesia da, behintzat.
Arropa marka ezagun batek gazte zein heldu, ezagun zein ezezagun, biltzea lortu zuen ostegun gauean "ezer eskatu gabe muxu emateko" helburuz.
Eta jendea muxuka ibili zen…"Muxu idealdunak, ezer espero gabe muxu ematea, bakearen alde, bizitzaren alde, maitasun unibertsalaren alde, nahi zutelako…" Norberak erabaki zuen nori eman muxu, zergatik eta zenbat denboraz. "Muxuak ekologikoak direlako, beroa ematen dutelako eta kontsumitzen duten energia erraz berriztatzen delako.." denetariko argudioak eman zituzten parte-hartzaileek.
Marc-Antoine Audette eta Sebastien Trudel Kanadako umoristek adarra ondo baino hobeto jo zioten Nicolas Sarkozy Frantziako presidente berriari. Justiziazale Mozorrotuak deitzen dute haien burua, eta Stephen Harper Kanadako lehen ministroaren izenean telefonoz deitu zioten, afari bitxi batera gonbidatzeko.
Lapurrek bi larunbat eman behar zituzten horrela, dendaren aurrean 'posea' egiten. Edonola ere, epaileak beste alternatiba bat proposatu zien: 60 eguneko kartzela-zigorra. Eta lapurrak lapurrak direnez, baina ez tontoak, kamiseta janztea izan dute nahiago.

362 bikote, hau da, 700 lagun baino gehiago izan dira larunbat honetan musean jokatzen Gasteizen, Guinness liburuan sartu ahal izateko.
Bikote bakoitzak 6 euro ordaindu behar izan ditu txapelketan parte hartzeko. Bildutakoa herriko GKE bati emango diote.
Pepe Reina Liverpool futbol taldearen atezainaren etxean lapurreta egin zuten asteazkeneko goizaldean, zela Chelsea taldearen aurka Txapeldunen Ligako finalerdietako itzulia jokatzen ari kirolaria, Anfielden.Penalti bi gelditu eta taldea finalerako sailkatu ondoren, goizaldeko ordu bata baino pixka bat lehenago heldu zen etxera atezaina, eta etxean lapurrak izan zituela ikusi zuen, PA agentziak adierazitakoaren arabera.
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (59)
Mundiala (195)
Umeak bezala (101)
Zoritxarra (38)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
Iraila 2007 (17)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





