Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2007/03/24

Pauso sendoak emanez doa aurrera Korrikaren 15. edizioa. Karrantzan abiatu zenetik bi egun eskas igaro diren honetan, atzerrira heldu da dagoeneko herri-lasterketa.

Herbeheretan esaterako, Onze Taal (Gure Hizkuntza) elkarteak eitb24.com-ek ingelesezko edizioan argitaratutako albistearen berri eman du bere webgunean. Oraingoz, hizkuntza gutxituei buruzko berriak agertzen diren sailean ikus daiteke Korrikaren inguruko aipamena.


Onze Taal elkartearen egoitza nagusia Hagan dago. 1931ko maiatzean sortu zuten (orain dela 75 urte baino gehiago!) eta hizkuntza gaiak jorratzen dituen aldizkari bat argitaratzen du. Aldizkari horrek, gainera, hartzaile kopuru zabala du, - 38.000 inguru -, Herbeheretan, Belgikan, Surinamen eta Antilletan.

Halaber, kongresuak antolatzen dituzte eta herritarrek neerlanderaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko zerbitzua eskaintzen du. Hizkuntza hori 20 milioi lagun baino gehiagok erabiltzen dute.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (86)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (62)
Mundiala (203)
Umeak bezala (104)
Zoritxarra (38)
Artxiboak
Blog hau sindikatu