![]() |

Antzinako lana da artzaintza. Goiz esnatu, ardiak hartu eta mendira eraman. Hori ohitura.
Gaur egun, ordea, zeharo aldatu da artzainaren zeregina. Zertarako goiz esnatu, etxetik ere ardiak zaindu ahal badituzu? Teknologiaren helburua bizimodua erraztea denez, ardietan GPSa jartzea erabaki du Juliok, Pirinioetako artzain batek. Hori bai tekno-artzaina.
Tramankulua animalien bizkarrean ipintzen du Juliok, han ez baitie trabarik egiten. 
Sateliteak ardien kokapena jaso, eta haren sakelako telefonora eta ordenadorera igortzen du.
Eskuineko irudian ageri denez, hori koloreko puntutxoek zehazten dute artaldea non dagoen.
Gero eta jende gutxiago da artzain gaur egun eta, hortaz, halako sistemarik ezarri ezean, lanbideak ez duela etorkizunik izango ohartarazi du Juliok.
1. Martxa honetan laster gure seme-alabak ere GPS bidez bijilatuko ditugu!
iraia - 2007/01/07 19:15:12
2. Bueno bueno... Espero dut horraino ez iristea! Kasu honetan, teknologia berriak oso erabilgarriak direla uste dut.
Irantzu - 2007/01/08 10:28:09
3. Ideia hobeagoa ardiei sakeleko bana ematea izango zen, "llamada perdida" egin dezaten itzultzen direnean.
kelisto - 2007/01/08 10:28:53
4. GPS izanda ere, ez nuke nik artzain lana hartuko, hori bai hori lanbide gogorra!!!
joxe - 2007/01/08 10:29:40
5. Bai ba, zer uste zenuten artzainak pleistozenoan bezala bizi garela ala? Modernizatu ala hil!
Artzai modernoa - 2007/01/08 11:23:18
6. Earra bizimodue artzayena!!!! Mendiyen, haize preskue hartuyez!!!!! Eta gu, kale-zuluen fabriketako ke beltza arnastuz. Lanbide gogorra izengoa, baina bizimodu sanue, horratik!!!!.....ieuuuuuuu!!!!! GORA EUSKAL ARDIYEK ETA ARTZAIYEK!!!!!!
peio - 2007/01/08 14:04:42
7. Apa zuek!
Hauxe aspaldi irakurri deten notizik earrena, kriston parrak in dittut! Ene ene noa allau behar geaan...
Apa zuek - 2007/01/09 13:45:42
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Zakila txikitu du triku batekin sexua edukiz - Aixe - 2008-04-01 13:04:46
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (55)
Mundiala (188)
Umeak bezala (99)
Zoritxarra (37)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
Iraila 2007 (17)
Abuztua 2007 (8)
Uztaila 2007 (17)
Ekaina 2007 (18)
Maiatza 2007 (24)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





