![]() |
Ba, bai. eitb24.com-en inozentada batek baino gehiagok "irentsi" du. Batek baino gehiagok sinetsi du Euskal Pilota Federazioak Nintendoren kontra salaketa jarri duela Wii kontsolaren ideia pilotariek entrenamendu birtualak egiteko erabiltzen duten simulagailutik plagiatzeagatik.
Federazioaren telefonoak ere bat egin zuen inozentadarekin. Eta ez zen prestatuta genuen bakarra.
Inozenteen Egunean bertan Juan Antonio Compañon Pilota Federazioko idazkari teknikoak Radio Euskadin azaldu zuenez, lagun batek baino gehiagok eta komunikabide ezberdinek deitu zuten federaziora berria benetakoa zen edo ez egiaztatzeko.
Gainera, goizean telefono-deiak pertsona batek erantzuten zituen, baina arratsaldean ingelesez hitz egiten zuen erantzungailu automatiko batek! Inozentada bat ote zen galdetu genion "Konpa"ri, baina ezetz esan zigun. Antza, erantzungailua hondatu egin zitzaien eta ingelesezko mezua berez ateratzen zen. Eskerrak Nintendokoek ez zutela deitu!
Gehiago genituen
eitb24.com-eko inozentada bezperan hasi ginen lantzen. Asmatutako berriekin bozketa egin eta Wii kontsolarena aukeratu genuen. Hona hemen gainerako aukerak:
EDARI ETA JAKI BERRIA
Polonio kubatak eta Anisakis bokatak asmatu dituzte
Springfieldeko (AEB) Unibertsitateak egindako ikerketen arabera, bi sustantziak nahastuta "sexu-estimuluak areagotzen dira, larruazala leuntzen da eta sabeleko koipeak murrizten dira".
--
EKIMEN AITZINDARIA
Bainuetxea eraikiko dute Arantzazun, bake-prozesua sendotzeko
Frantziskotarrek uste dute ez dagoela gorputza eta arima lasaitzea baino hoberik adostasuna lortzeko. Gainera, elkarrizketak egiteko mahai ezberdinak erabiliko dituzte gosarian, bazkarian, askarian eta afarian.
--
ANTZINEKO OHITUREI BUELTA
Euroaren porrota ikusita, pezeta eta frankoa itzuli egingo dira
Urtarrilaren 1etik aurrera, banketxeek euro guztiak desagerrarazi egin beharko dituzte, eta hilabete horretako 31tik aurrera ez dituzte dendetan ere ez onartuko.
Eta zuk, zein duzu gustukoen?
1. Ba niri Euskal Pilota Federazioarena gustatzen zait gehien... asmatu duzue!!!! Arantzazun jarri duten "spa" horrena ere ondo zegoen...
Onenak zarete!!!
irujo - 2006/12/29 07:48:55
2. Nik goitik eta behera sinetsi nuen, oso ona.
eup - 2006/12/29 08:43:39
3. Oso argi zegoen inozentada zala, txorrada bat iruditzen zait oraindik ere komunikabideek horrelako tontakerietan denbora galtzea.
mairtxu - 2006/12/29 08:45:43
4. zergatik egiten dira inozentada danak kiroletako gaiekin?
peru - 2006/12/29 08:47:18
5. behintzat nik garbi nuen euroaren inozentada ez nuela sinestuko eta seguruenik inork ez.
azpeitiarra - 2006/12/29 11:43:37
6. "Spa" horrena benetan egitea ere ez lehoke txarto! Ea denak lasaitzen diren!
maite - 2006/12/29 13:25:10
7.
Ba nik Urtarrilan irakurri dut hau. Baina ez legoke txarto esku pilotako joko bat. Berdin zait wii zein ordenagailurako. Ia joko enpresaren bat animatzen dan jokoa egiten.
Andoni - 2007/01/04 13:19:05
Ezkontzako jantzia? Komuneko paperez egina! - Kim - 2008-07-09 20:06:22
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Azaroa 2008 (1)
Urria 2008 (6)
Iraila 2008 (7)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





