Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2006/12/26


Txinatar aditu talde batek 2.800 urte dituen momia bat ikertzen ari da . Esan behar da aurkikuntza hau misterio arkeologiko handia da bertoko ikertzaileentzat. Tankerako aurkikuntzetatik bereizten duen ezaugarri bat du momia honek: Zergatik? Marihuanarekin batera lurperatu zutelako!

Bitxia da kontua, Txinako antzinako zibilizazioetan ez baitzen sustantzia hau kontsumitzen…

Ustez, 40-50 urte bitarteko chaman (belagile) bat zen.

Marihuanaz betetako poltsaz gain, urrezko eta brontzezko bitxi ikusgarriak eta turkesasko lepoko bat aurkitu dituzte baltsamaturako gorpuarekin batera.

Badirudi momia bitxi hau garai hartako Bob Marley zela…

Txinan dama izenaz ezagutzen da marihuana, gure hizkuntzara itzulita, kalamu handia esan nahi duena hain zuzen ere. Gaur egun, Txinan marihuana edukitzea edota kontsumitzea debekatuta dago.



Erantzunak:

1. eta orduan marihuana legalizatuta egongo al zen? jajajaja. Ziur baietz
azpeitiarra - 2006/12/26 16:04:51


2. Adiskide, zure herrian (Azpeitian diot) ez dek ber Marihuana legalizaute egotie, inok ez baitizu ezer esaten "porru" bat erretzeagatik.
Kuxkuxero - 2006/12/27 09:57:33


3. Bai azkarra momia! nik ere marihuana artean hartu nahi dut atseden baina.... bizirik nagoen artean! hildakoan zertarako balio dizu landare marabilloso horrek, ba?
xenpelar - 2006/12/27 10:44:38


4. Askok eta askok bere hezurretan egotearekin amets egingo dute!!!
Ayyyyyyyyy - 2006/12/27 15:38:03


5. Agur Maria, graziagaz betea, bedeinkatu gure kogolloen fruitua, hatxis! Agur Maria, beti pekatarioen alde, erre eta erre, beti pekatarioen alde!
Bedarra - 2006/12/27 17:13:07


6. Karrantzan bai belar ederra eta ez Txinan!! Hemengo behiak ere esne hobea ematen dute. Esne afrodisiakoa!!
Karrantzarra - 2006/12/27 20:29:54

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Artxiboak
Blog hau sindikatu