Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2006/12/19

Soto batean 8 urte igaro zituen neska austriarra kexatu egin zen atzo telebistan egin zioten elkarrizketa batean. Esan zuenez, ez da kalean "inoren laguntzarik gabe" ibiltzeko gai. "Arriskutsuegia da, jendeak hitz egiten dit eta horrek beldurtu egiten nau". Haren hitzetan, ez dago pozik "hedabideek izartzat erakutsi izanarekin".

Telebistako pantailek, ordea, ez dute neska ikaratzen. Edo agian bai? Kameren aurreko beldurra galarazteko beste indar al du diruak?

18 urte dituen gazteari antzematen zaio aske bizi denetik dezente gizendu dela (eta ordutik 4 hilabete besterik ez dira igaro!). Azaldu duenez, min asko egiten dio jendeak "gezurtitzat hartzeak". "Irten nintzenean beldur nintzen jende askok ezin izango zuela nire istorioa sinetsi pentsatuta".

Natascha Kampuschen bahiketak mundu osoa hunkitu zuen eta austriar gaztea munduan dauden pertsonarik ospetsuenetako bat bilakatu zen.




Erantzunak:

1. Ez dakit, baina istoria honek "kutsu arraro" bat du. Ez du inork ezagutzea nahi baina elkarrizketa bat ematen du, ez du inork bere bizitza nolakoa izan den jakiterik nahi eta liburu bat idazten ari omen da...

Egia da izugarrizko tragedia bizi izan zuela baina ez al zen harrigarriki sendo irten lehen aldiz telebistan? Eta zertara dator orain "gaixoaren" plantak egiteari? Bakarren batek esan al dio hori izan beharra daukala "bere papera!?

Hor uzten dut hausnarketa.
Mikel - 2006/12/19 19:52:02


2. Izar mediatikoa izateari gorroto badio (uste dut ez hau ez dela horrela), zergatik irten du karema aurrean? Benetako izarra izateko aukera galdu duela uste dut.

Bibliografi bat idatzi behar zuen bere azgazkia bertan jarriz. Hori bai izango zela arrakasta!
Kuxkuxero - 2006/12/19 20:34:27


3. Biografia esan nahiko huan Kuxkuxero eta ez bibliografia!
Mikel - 2006/12/19 21:33:50


4. Ia noiz ezkontzen dugun gure Natatxa!
Kurrukutruku - 2006/12/20 12:19:26


5. nire uzte dena muntai bat izan da beste komunikabide batek erreportai bat ari zirela Vienan grabatzen arrapatu eta galderak egitera joan eta izugarrizko jipoia eman zieten kalean eta ondoren esan elkarrizketa grabau nahi bazuten dirutz ordaindu beharko zutela
telezale - 2006/12/20 21:21:53

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Artxiboak
Blog hau sindikatu