Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2006/12/11

Orain arte, guraso euskaldun askok eta askok bereak eta bi egin behar izan dituzte Olentzero duin bat egiteko, dendetan ez baita ia horrelakorik saltzen, baina hemendik aurrera errazagoa izan daiteke guztia.

Hori bai, salgai jarri diren olentzeroak ez dira batere merkeak eta norberak egindakoak baina askoz eta txukunagoak diren arren, patrikari gehiegi begiratu gabe erostea hobe!

Azken urteetan Euskal Herriko balkoi batean baino gehiagotan ikusi izan dugu Aita Noel, Olentzerori konpetentzia egin nahian edo, balkoitik sartzeko intentzioan. Hemendik aurrera, Olentzero ere jarri ahal izango da, ordea, paper horretan.

o Garden Centerrek, izan ere, berritasun handia ekarri du gurera, hiru tamainatako olentzeroak, hain zuzen ere: Esponjaz eta alanbrez eginda daude eta aurpegia eta eskuak erretxinazkoak dira.

Gonzalo Martinez, zentro horretako zuzendariak azaldu duenez, Holandatik ekarri dituzte olentzeroak, 3.000 hain zuzen ere.

Hiru tamainatakoak daude: handiek (1,80 metro) ia 500 euro balio dute, "txikiek" (metro bat)149,50 euro eta "hormatik igotzen diren edo balkoitik sartzen diren olentzeroek", berriz, 60 euro.

Aurten oraindik ez omen dituzte asko saldu baina nork daki… datorren urtean inbasioa?




Erantzunak:

1. Ideia polita, baina haurrekin egindako panpin kutreak askoz ere xarma handiagoa edukiko du beti.
Jamal - 2006/12/11 11:08:46


2. Bai, oso ideia ona, baina prezio horiekin askoren poltsikoak gabonetarako huts-hutsik izango dira.
Mikel - 2006/12/11 22:18:50


3. Ideia ona? Mesedez! Gero eta amerikanizatuago gaude! Balkoietako Papa Noel horiek lotsagarriak iruditzen bazitzaizkidan orain arte, hemendik aurrera gure Olentzerori ematen diogun erabilpenarengatik lotsatu behar al naiz?

A zer gizarte "kutrea" eraikitzen ari garen!
Zahagi zahar - 2006/12/11 22:50:01


4. Nik ez du ba Olentzerorik ikusi euskal etxeetako balkoietan!!!! Aita Noelak bai ugari, eta batzuk, euskaldun peto-petoen etxeen leihoetatik zintzilik...

Arazoa betikoa da. Askok prezioari erreparatuta egiten dituztela gauzak, Aita Noel zintziligarri horiek 5 eurotan saltzen badira, zertarako erosi Olentzeroa 60 eurotan?




peio - 2006/12/12 12:48:34


5. Nere herrin betidanik jarri izan du olentzeroa balkoben! gañea urtero olentzeroik obenari sarie ematen dioa! Ez esan ohitture amerikanoa denik!!Polittaskoa gelditzen da herrie olentzeroz betea!!
Saio! - 2006/12/12 17:04:21

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (83)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (59)
Mundiala (195)
Umeak bezala (101)
Zoritxarra (38)
Artxiboak
Blog hau sindikatu