![]() |
2006/12/11
Europako ekialdean dauden tenperatura altuen ondorioz “hartzei bizitza kentzen ari diote”. Mendietan ia ez dago elurrik eta Belitçan (hartzen errehabilitaziorako Europako parkerik handiena. Bertan “izozkiak” baino gehiago, izokin lepo daude), Bulgarian, arazoa larria da.
Hartzek ezin dute lo egin eta, horren ondorioz, ezinezkoa egiten zaie hibernatzea. Animalia plantigrado hauei janari piloa ematen diete begiak bil ditzaten. Basozainek esan dutenez “espero dugu horrela lehenago lokartzea”. XXL tamainako hanburgesak emanez agian lortuko dute!
Garai batean, hartz hauek ikuskizunetan, dantzari, ibiltzen ziren plazaz plaza, eta egun Brigitte Bardot aktoreak (tratu txarra izan duten animalien bildumazalerik handiena) orain dela sei urte sortu zuen parke honetan daude. Sex symbol frantziar honek nahiko balu, animalien eskubide karta errealitate bihurtuko litzateke…Yogi hartza orduan bai pozik egongo zen hau gertatuz gero…telebistan berriro agertzeko prest egongo litzateke!
Eskiatzaile eta snowboard zaleok: elur faltak ez dizute zeuei soilik min egiten!
Erantzunak:
1. Hangoak ondo ez badaude, hemendik bidaldu genitzake hartzarena ondo egiten dakiten asko eta asko...
Erretorto - 2006/12/11 15:18:00
2. Erretorto, ni prest nago hara joan eta negua lo egiten emateko. Hartz batek egin dezala nire lana fabrikan.
hey hey hey, Bubu! - 2006/12/11 16:45:43
3. Sssxxxxuuuu! Bajuau ein berba Bubu! hartzak lokartuten dabiz eta!!
Takolo - 2006/12/11 21:57:57
4. Hartzek ezin dute arazorik izan lo egiteko.... ezinezkoa da hori txo!!
txarung - 2006/12/12 10:48:11
5. Hartz gaixoak! Animaliez gain, mundu osoa suntsituko dugu azkenean...
iurtz - 2006/12/12 10:58:20
6. "...janari piloa ematen diete begiak bil ditzaten..." nirekin behintzat honek eragina dauka. Jejeje. Hartz gizajoak!
lokuluxka - 2006/12/12 11:55:19
7. Berotegi efektuak danori egiten digu kalte! Pena gutxien hartzek ematen didate!!!1
fermin - 2006/12/12 12:57:14
8. Mundua akatuko dugu azkenean, apurka-apurka, aldaketa txikiak, baina oso garrantzitsuak somatzen ari gara. Marten bizitzen bukatuko al dugu?
desastre - 2006/12/12 14:07:52
9. Leonardok etzuen esan ba!: dormir es morir un poco!
miazkaidakpitiliņa - 2006/12/12 14:58:27
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Ezkontzako jantzia? Komuneko paperez egina! - Kim - 2008-07-09 20:06:22
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (84)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (59)
Mundiala (197)
Umeak bezala (103)
Zoritxarra (38)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (59)
Mundiala (197)
Umeak bezala (103)
Zoritxarra (38)
Artxiboak
Iraila 2008 (1)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





