![]() |
Hamaika ikusteko jaio ginen
Christopher Sands, 24 urteko musikari ingeles batek zotina du orain dela 15 hilabetetik hona, eta operatuko diote.
Iazko otsailetik gitarra-jotzaile eta abeslariak 10 milioi alditan zotinka egin duela uste du. “Ez dut ia lorik egiten eta ezinezkoa da jatea. Horregaitik ez dut jarraitzeko gutxieneko energiarik”, azaldu du.
Jenny, gatibutasun egoeran dagoen gorilarik zaharrena dela uste denak 55 urte bete ditu Dallaseko Parke Zoológikoan, Texaseko estatuan (AEB).
Zoologikoko albaitarien arabera, Jenny bizirik egotea bere lanaren erakusgarri da. Opari bezala almibarreztatutako fruituz eta platanoz beteriko pastela eman zioten.
Errusiako Vologda hiriko (herrialdearen mendebaldean) polizia autobus bat bahitu zuen gizon baten bila dabil, bere neskalaguna beste batekin ezkondu ez zedin, bertako Fiskaltzak jakitera eman duenez.
Filme bateko argumentua izan daiteke, baina asteazkenean gertatu zen, gizon bat 47 lineako autobus bat bahitu zuenean. Gidaria mehatxatu zuen pistola baten antzeko objektu batekin, eta hiriko beste toki batera eramateko eskatu zuen, nahiz eta bidaiari gehiago zegoen ibilgailuan.
Quinten iragarki-agentziak jakinarazi duenez, 34 urteko biolinistak 30 minutuko kontzertua eman die Newark nazioarteko aireportuko taxien geltokian.
Larunbateko 13:30 aldera, Paloma 350 kilo eta 8 urteko behia etxebizitza batean sartu zen eta 55 eskailera igo ondoren, terrazara iritsi zen. Beldurtuta, ihes egiten saiatu zen behia, baina uralitaz egindako teilatua apurtu eta Paloma erori egin zen.
43 urteko Cleto Ruiz Diaz aita izango da uztailean, baina ez du ume gehiago izan nahi. Esan duenez, basektomia "soluzio bakarra da".
Espainiako Poliziak Andres Pajares aktore ezaguna atxilotu zuen atzo Madrilen, abokatu bulego bateko langileak jo, aerosol negar eragileaz eraso egin eta pistola faltsu batekin mehatxatzeagatik, Poliziak jakitera eman duenez.
Gertakariak atzo jazo ziren 12:45ean, Castellana Abogados bufetean, Madrilgo Rafael Salgado kalean. Txapela eta bibote faltsua zeramala, 68 urteko aktorea bulegoan sartu eta gezurrezko pistola batekin mehatxu egin zien langileei. Gainera, aerosol negar eragile batekin busti zituen.
Marcos komandanteordea buruzagi zapatistak –bikoterik gabe orain dela bost urte– "erabat maiteminduta" dago Angelina Jolie aktore estatubatuarrarekin, kazetari mexikar bati adierazi dionez.
Laura Castellanos kazetariaren azken liburuan (Corte de caja) EZLN Nazio Askapenerako Armada Zapatistako buruzagiaren bizitza pribatuari buruzko xehetasunak azaltzen dira, gerrillariaren gustuak eta zaletasunak, esaterako.
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Zakila txikitu du triku batekin sexua edukiz - Aixe - 2008-04-01 13:04:46
Txakur meza - Jon - 2008-03-10 12:51:43
40 urte itsu plantak egiten, izan gabe - Antton - 2008-02-25 08:19:42
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (49)
Mundiala (172)
Umeak bezala (97)
Zoritxarra (36)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
Iraila 2007 (17)
Abuztua 2007 (8)
Uztaila 2007 (17)
Ekaina 2007 (18)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





