Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/04/08

Ez hartu mesedez post hau kritika bat balitz bezala, ez baita hori. Aholku eta eskaera bat egin nahi dizuegu hemendik gutxira Aupatun atera behar den erabilgarritasun batek nahi dugun (eta seguru izango duen) indarra izan dezan. Ez dugu pista gehiegi emango, hemendik aurrera hemen esaten dena ulertu nahi duenak, ulertu dezala ;-)

Albisteak bidaltzerakoan bete beharreko formularioan, albistea non gertatu den esateko eskaera egiten da. Ez nondik bidaltzen duzuen albistea, ez nongoak zareten zuek, baizik eta albistearen lekua.

Honek garrantzia badauka: Herrikako nabigazioa egin daiteke eta, adibidez,  "Barrika" bilatuta: Farruquito, Tibet, Rouco Varela, Cuba, Rajoy, ... gaiei buruzko albisteak agertzen dira. Barrikako albisterik ez, ordea.

Badakigu gainera Aupatura sartutako batzuk bere herriko albisteak irakurtzera baino ez direla sartzen. Beraz, albistea Tafallan gertatu bada, ez esan mesedez Hondarribian gertatu dela.

Esan bezala, garrantzitsua da albistea bere lekuan jartzea. Eta gero eta garrantzi gehiago izango du hemendik aurrera. Baina berriro diogu, momentuz pista gehiagorik ez.

 (osorik irakurri)



2008/02/25
Aurreko artikuluan Aupatun titularrak idazteko zenbait irizpide eman genizkizuen. Gaur titularra osatzeko aurkezpen moduan datorren testuari buruz hitz egingo dugu. Ezin dugu ahantzi testu hau oso garrantzitsua dela. Izan ere, beste erabiltzaileengan utziko dugun lehendabiziko inpresioa baita.

   (osorik irakurri)




2008/01/22

Konturatu zarete post honen izenburuaren estiloa oso desegokia dela, ezta?

Albisteak aupatzeko momentuan denok jarraitu beharko genituzkeen zenbait irizpide daude hemen. Honekin ez dugu errietarik egin nahi, ezta gutxiagorik ere. Aupaturen erabiltzaile guztiok, informazio aupatzeko estilo berdina erabiltzea nahi genuke. Hau garrantzitsua da orrialdearen armoniari eusteko.

   (osorik irakurri)




 
Aupatu-ren bloga
Azken erantzunak
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago - aupatu - 2008-05-07 11:05:01
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago - Josi Sierra - 2008-05-07 10:05:05
Boto negatiboak eta errepikatutako albisteen abisuak, berritasunak - antxon - 2008-02-05 11:51:38
Aupaturen bloga - Xhanti - 2008-01-17 17:43:30
Atalak
Abisuak (11)
Aupatu (7)
Estilo aholkuak (3)
Karma (0)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago (2)
Aupaturen bloga (1)
Boto negatiboak eta errepikatutako albisteen abisuak, berritasunak (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak

Blog hau sindikatu