Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/05/06

Bere garaian, nahiko temati ibili ginen albisteak non gertatu diren jarri behar dela esanez, nongoak garen jarri gabe. Grafikoki oso adierazgarria da.

Gaurtik aurrera, albisteak geolokalizatuko ditugu. Horrela, portadan sartzerakoan gaurkotasuna non dagoen ikusi ahal izango dugu, zer gertatu den eta maparen zein puntutan. Eta dena muxu truk ;)

   (osorik irakurri)




2008/04/07

Hiru aste eman ditugu gure blog-ean post berririk argitaratu gabe, denbora gehiegi, nahiz eta egun hauetan Aupatuko taldeko kideek merezi genuen atsedena hartzeko aukera izan dugun Aste Santuan.

Orain, bueltan gaude eta konturatuko zarete nola isiltasun aste hauetan ez da inaktibitaterik izan. Baina pixkanaka emango dizkizuegu berriak. Erabilgarritasun mordoa dugu bukatzear eta hemendik gutxira argia ikusiko dute: Zuek aho bete hortz :o uzteko asmoa dugu  ;-) 

Dena den, momentuz, itxaron beharko.

Gaur beste albiste bat eman nahi dizuegu. Altan emanda dauden erabiltzaile kopurua begiratzean, konturatu gara jada 600 baino gehiago direla gaztelaniazko bertsioan eta 200 euskarakoan. Zenbaki ikaragarri onak dira guretzat eta gogor lan egiteko indarra ematen digute.

Hurrengo egunetan gauza berriak agertuko dira. Adi ibili!.

 (osorik irakurri)



2008/03/12

Orain arte, Aupatura bidalitako albiste askok boto anonimo ugari jasotzen zituzten, erregistratutako aupalariek ematen zizkieten botoekin alboratuta.

Horregatik, albisteko nahi beste boto anonimo ez izateko sistema jarri dugu martxan. Aupalari batzuen eskaerari jarraituz, hau da asmo: Erabiltzaile aktiboenak Aupatu ekimeneko garrantzitsuenak  izatea. Horretarako uste dugu erabiltzaile logeatuen botoak dituzten albisteei balore gehiago ematea beharrezkoa dela.

   (osorik irakurri)




2008/03/05

Dakizuen moduan, Aupatuk bi bertsio dauzka, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Bigarren horrek, partaide, albiste eta aupaldi gehien jasotzen ditu. Egia esanda, pozik gaude partaidetzarekin. Are gehiago zenbait erabiltzailek proiektuarekiko erakutsi duten inplikazioagatik. Hala ere, gaur beste ahalegintxo bat eskatu behar dizuegu ;-)

Badakigu askok, euskaldunak izan arren, ez dutela euskal bertsioan parterik hartzen. Gure nahia bietan parte hartzera animatzea da. Apurka apurka bada ere, seguru hemendik gutxira bi bertsioak osasuntsu eta indartsu izango direla.

Mila esker, betiko moduan, konfidantzagatik. Aupatu!

 (osorik irakurri)



2008/02/06

Konturatuko zineten bezala, azken egun hauetan albiste bat portadara eramatea pixka bat zailagoa izan da. Aldaketa hau “giro txarra” sortzen duten albisteen salaketarekin ia batera etorri da.

Orain albiste baten karma gora eta behera joateaz aparte, orain, albisteari gehitzen edo kentzen zaion karma orokorra erabiltzailearen araberakoa da.

Hona hemen azalpena adibide baten bitartez:

   (osorik irakurri)




2008/01/29

Aupatu hazi da eta badugu indarrean aurreikusitako funtzio garrantzitsuenetariko bat: boto negatiboak ematearena. Era berean, errepikatutako albisteen abisuak ere eman daitezke.

Orain arte, boto positiboak ematea zen aukera bakarra: erabiltzaileren batek albiste bati garrantzia kendu nahi bazion, egin zezakeen gauza bakarra, boto positiborik ez ematea zen.

Baina orain, erabiltzaileek albiste bat desegokia den edo ez esango dute, Aupaturen portadan ez egoteko modukoa dela. Boto negatiboak, arrazoi hauen bitarteaz izango dira sailkatuak: Temati, Gehiegi, Hemen ez eta Pasa haiz.  Hau erabiltzeko modua oso erraza da.

   (osorik irakurri)




2008/01/17
Lehenik eta behin Aupatu-rengan jarritako konfidantza eskertu nahi genizueke. Ez bakarrik egunak joan, egunak etorri gero eta erabiltzaile gehiago zaretelako; gero eta aktiboago zabiltzatelako ere bai. Mila esker, bihotzez.

Bigarren fasearen hasieran, blog bat sortzea erabaki dugu. Bertan, sortuko diren berritasunak eta gorabeherak iragarriko dizkizuegu, baita Aupaturen inguruko berri guztiak ere. 

Beraz, Aupatu erabiltzen jarraitzeko animatu nahi zaituztegu, uneoro informatuta egoteko. Aupatu!  (osorik irakurri)



 
Aupatu-ren bloga
Azken erantzunak
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago - aupatu - 2008-05-07 11:05:01
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago - Josi Sierra - 2008-05-07 10:05:05
Boto negatiboak eta errepikatutako albisteen abisuak, berritasunak - antxon - 2008-02-05 11:51:38
Aupaturen bloga - Xhanti - 2008-01-17 17:43:30
Atalak
Abisuak (11)
Aupatu (7)
Estilo aholkuak (3)
Karma (0)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago (2)
Aupaturen bloga (1)
Boto negatiboak eta errepikatutako albisteen abisuak, berritasunak (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak

Blog hau sindikatu