Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/07/09
Astun ibili gara azken hilabetetan gure bigarren fase honekin eta batek baino gehiagok gogoa izango zuten hau irakurtzeko: Aupaturen bigarren fasea bukatutzat ematen dugu. Denbora honetan, erabilgarritasun berriak gehitu ditugu, zerbitzua interesgarriagoa egiten dutenak. Hori uste dugu behintzat. Hala ere, pixkanaka egindako aldaketak izan direnez, seguru ez zaretela aldatu den guztiaz jabetzen. Zenbaketa egingo dugu:

- Albisteak geolokalizatu daitezke. Orain albisteak maparen gainean jartzen ditugu, horrek ematen dituen lokalizazio eta zehaztasun aukerekin.
- Bilaketak behingoz erabilgarriak dira
- Portadan, Aupatzeke dagoenaren berri dugu. Noizean behin gainera, eta prezio berdinaren truke, Aupatu hobeto ezagutzeko baliagarriak diren mezuak agertzen dira.
- Tag hodei handiagoa. Euskadin xirimiria badago, hodei ederrak ditugulako da, Aupatuk ere horrela behar zuen.
- Portadan logeatzeko aukera. Ez dago denbora galtzerik eta horretarako jarri dizuegu logeatzeko aukera.
- Herrikako RSS jarioa. Askok zuen herriko albisteak eroso jarraitzeko eskaera egin zeniguten. RSS hauekin zuen eskaeran entzunak izan dira.
- Albistearen iturrirako esteka zuzena. Horrek esan nahi du titularrak zuzenean albistera doazela eta ez zeharkako helbideraketa batekin. SEOguru horri etekinen bat ateratzen diozuela.
- Erabiltzaileen argazkiak. Zein eder agertzen zareten batzuk.
- Bideoak albisteetan. Harremana duten bideoekin albisteak osatzeko aukera dago.
- Erabiltzaileen karma. Igo dugun azken gauza da eta nahiz eta batzuk dioten liatzeko egin dugula, Aupatu ahalik eta bidezkoena egiteko prestatu dugu.

Gainera, erabilgarritasun eta testu zenbait aldaketa egin ditugu. Momentuz hau da dena, baina seguru hemendik gutxira gahiago egingo dugu.

Betiko moduan: Aupatu!



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Aupatu-ren bloga
Azken erantzunak
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago - aupatu - 2008-05-07 11:05:01
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago - Josi Sierra - 2008-05-07 10:05:05
Boto negatiboak eta errepikatutako albisteen abisuak, berritasunak - antxon - 2008-02-05 11:51:38
Aupaturen bloga - Xhanti - 2008-01-17 17:43:30
Atalak
Abisuak (11)
Aupatu (7)
Estilo aholkuak (3)
Karma (0)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago (2)
Aupaturen bloga (1)
Boto negatiboak eta errepikatutako albisteen abisuak, berritasunak (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak

Blog hau sindikatu