![]() |
Oraingoan bai. Ez ditugu heltzear dauden erabilgarritasun berriak iragarriko. Ezta zerrendatu ere. Hobeto, erakutsiko dizkizuegu.
Era berean zuen laguntza behar dugu (beti bezala). Beta fasean (frogetan) ari gara. Mesedez, begiratu funtzionalitateak eta ez horrenbeste euskara edo gaztelania (Nahastuta ikusiko dituzue gehienetan). Bide batez, parte hartzaileen artean "Euskal Herria Lau Haizeetara" telesaileko 4 DVD sorta (5 DVD bakoitzean) zozketatuko ditugu
Aupaturen taldekoek orain egiten gabiltzan lana ikus dezazuten atea zabalduko dugu. Gaur jakingo duzue, lehendabizikoz, zenbait denboraz Aupatu pareleloa izan dugula martxan.
Ez hartu mesedez post hau kritika bat balitz bezala, ez baita hori. Aholku eta eskaera bat egin nahi dizuegu hemendik gutxira Aupatun atera behar den erabilgarritasun batek nahi dugun (eta seguru izango duen) indarra izan dezan. Ez dugu pista gehiegi emango, hemendik aurrera hemen esaten dena ulertu nahi duenak, ulertu dezala ;-)
Albisteak bidaltzerakoan bete beharreko formularioan, albistea non gertatu den esateko eskaera egiten da. Ez nondik bidaltzen duzuen albistea, ez nongoak zareten zuek, baizik eta albistearen lekua.
Honek garrantzia badauka: Herrikako nabigazioa egin daiteke eta, adibidez, "Barrika" bilatuta: Farruquito, Tibet, Rouco Varela, Cuba, Rajoy, ... gaiei buruzko albisteak agertzen dira. Barrikako albisterik ez, ordea.
Badakigu gainera Aupatura sartutako batzuk bere herriko albisteak irakurtzera baino ez direla sartzen. Beraz, albistea Tafallan gertatu bada, ez esan mesedez Hondarribian gertatu dela.
Esan bezala, garrantzitsua da albistea bere lekuan jartzea. Eta gero eta garrantzi gehiago izango du hemendik aurrera. Baina berriro diogu, momentuz pista gehiagorik ez.
Hiru aste eman ditugu gure blog-ean post berririk argitaratu gabe, denbora gehiegi, nahiz eta egun hauetan Aupatuko taldeko kideek merezi genuen atsedena hartzeko aukera izan dugun Aste Santuan.
Orain, bueltan gaude eta konturatuko zarete nola isiltasun aste hauetan ez da inaktibitaterik izan. Baina pixkanaka emango dizkizuegu berriak. Erabilgarritasun mordoa dugu bukatzear eta hemendik gutxira argia ikusiko dute: Zuek aho bete hortz :o uzteko asmoa dugu ;-)
Dena den, momentuz, itxaron beharko.
Gaur beste albiste bat eman nahi dizuegu. Altan emanda dauden erabiltzaile kopurua begiratzean, konturatu gara jada 600 baino gehiago direla gaztelaniazko bertsioan eta 200 euskarakoan. Zenbaki ikaragarri onak dira guretzat eta gogor lan egiteko indarra ematen digute.
Hurrengo egunetan gauza berriak agertuko dira. Adi ibili!.
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago - Josi Sierra - 2008-05-07 10:05:05
Boto negatiboak eta errepikatutako albisteen abisuak, berritasunak - antxon - 2008-02-05 11:51:38
Aupaturen bloga - Xhanti - 2008-01-17 17:43:30
Aupaturen bloga (1)
Boto negatiboak eta errepikatutako albisteen abisuak, berritasunak (1)
Ekaina 2008 (1)
Maiatza 2008 (7)
Apirila 2008 (3)
Martxoa 2008 (2)
Otsaila 2008 (2)
Urtarrila 2008 (3)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





