Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/01/29

Aupatu hazi da eta badugu indarrean aurreikusitako funtzio garrantzitsuenetariko bat: boto negatiboak ematearena. Era berean, errepikatutako albisteen abisuak ere eman daitezke.

Orain arte, boto positiboak ematea zen aukera bakarra: erabiltzaileren batek albiste bati garrantzia kendu nahi bazion, egin zezakeen gauza bakarra, boto positiborik ez ematea zen.

Baina orain, erabiltzaileek albiste bat desegokia den edo ez esango dute, Aupaturen portadan ez egoteko modukoa dela. Boto negatiboak, arrazoi hauen bitarteaz izango dira sailkatuak: Temati, Gehiegi, Hemen ez eta Pasa haiz.  Hau erabiltzeko modua oso erraza da.

Albistearen azpiko aldean, beste informazio guztiaren ondoan, formulario txiki bat jarri dugu. Bertan aukeratu behar duzu zergatik uste duzun albiste hori ez dela egokia. Behin aukeraketa eginda, sistemak automatikoki galdetuko dizu ia ziur zauden albisteari boto negatiboa eman nahi diozun ala ez. Baiezkoa emanda, irudi hau: :( agertuko da aupaldien azpian. Zure iritzia ondo gorde denaren seinale.

Albiste batek “giro txarra” sortzen duenean, botu negatiboak dituela alegia, titularraren goiko aldean abisua agertuko da letra gorriz. Horrela bada, adi ibili zure botoa eman aurretik.

Albistea errepikatuta dagoela esatearen aukera gehigu dugu ere, beste erabiltzaileek jakin dezaten gai hori aurretik bidalita bazegoela.

Besterik ez. Bakarrik eskatu nahi genizuke aukera hau ganoraz erabiltzea, albisteak bere neurrian baloratuta eta ez bakarrik iturria edo erabiltzailea gustokoak ez dituzulako albisteak ezeztatzen saiatzea.

Aupatu!




Erantzunak:

1. Orain HIG pixkat aplikatzea besterik ez zaizue falta webgunea erabilgarria egiteko.
antxon - 2008/02/05 11:51:38

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Aupatu-ren bloga
Azken erantzunak
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago - aupatu - 2008-05-07 11:05:01
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago - Josi Sierra - 2008-05-07 10:05:05
Boto negatiboak eta errepikatutako albisteen abisuak, berritasunak - antxon - 2008-02-05 11:51:38
Aupaturen bloga - Xhanti - 2008-01-17 17:43:30
Atalak
Abisuak (11)
Aupatu (7)
Estilo aholkuak (3)
Karma (0)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Aupatu, baina esan non: Mapa prest dago (2)
Aupaturen bloga (1)
Boto negatiboak eta errepikatutako albisteen abisuak, berritasunak (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak

Blog hau sindikatu