![]() |

Olatz Elizondo
“(…) konpetentziak, garapena laguntzen duten sormena eta baloreak sortzen dituzte eta honekin batera elkarrekin bizitzeko helburuak, eguneroko bizitzari aurre egiteko gaitasunak eta goi mailako ahalmen intelektualak gehituz.” (UNESCO, 46º C.I.E., 2001).
Badaramagu denboratxo bat heziketa jarduera, heziketaren ardura, batetik bestera dabilela, irakasleek baloia gurasoengana botatzen dute eta alderantziz berdin. Bitartean ikasle eta seme-alabengan orientazio ezaren seinaleak atzematen ditugu.
Familia giroak eskola giroak bezainbeste eragiten du eskola errendimenduan eta garapen pertsonalean.
Heziketa emozionaletik, uste dugu denok badugula geure zeregina eta geure ardura. Gutako bakoitzak bere eta besteen gaitasunak eta ezgaitasunak ikusi eta identifikatu behar ditu.
Adimen emozionaletik (A.E.) eta heziketa emozionalaren (H.E.) bidez, gurasoek beraien emozio propioak eta beraien seme-alabenak modu adimentsu, eraikuntzakoa, positiboa eta sormenezko moduan lan egin behar dutela ulertzen da.
Familiako partaide guztien garapen pertsonala indartuko duten ohiturak bultzatzea oso garrantzitsua gertatzen da. Ohitura indartzaile hauen bitartez positiboa, hezitzailea eta aukera anitzeko ingurua eraikitzen joango gera.
Haurrarentzat oso garrantzitsua da, bere ikasketak, aisialdia, bizitza, aberastuko duten jokaera egokizko arauak irakatsiko dituen heldu baten figura; hala nola, familiarteko hizketaldiak, irakurketei, telebista programei, kontsola jokuei buruzko komentariotxoak, natura giroan pasatako bizipenak eta abar.
J. Bowlby-k dio: “haurrak, bizitzen duen segurtasuna guraso figurekin eraikitzen duen apego loturetan, etorkizuneko bere pertsonalitatearen prozesu anitzen faktore erabakigarria da, hauek optimismoarekin eta bizitzaz gozatzeko gaitasunarekin zuzenki erlazionatuta daude.”
Geure buruari galdetu behar diogu ea nola konpartitzen dugun gure seme-alabarekin egoten garen denbora, hau da, zer egiten dugun, zer esaten dugun, nola entzuten dugun… denbora tarte horretan.
Presente izan behar dugu denok kualitate positiboak ditugula. Denok ditugu gaitasun onak eta esfortzu eta pazientzia gehiago behar duten garatu beharrezko aptitudeak.
Kualitate positiboetatik abiatuz hezi behar dugu, hauek motibatuz eta bultzatuz eta hobetu beharrezko besteak garatzen joan.
Emozionalki adimentsua den heziketa, prozesu bat da. Harremantzeko eta famili elkarbizitza modu bat da.
Heziketa emozionaletik, lehentasunezko eta helburu nagusi bezala, haurrek gizarte egoerei erantzukizunez eta modu erreflexiboan erantzutea da nahi duguna.
Gaitasunetatik edo hutsunetatik hezten dugu ?

Olatz Elizondo.
Gaur, aste honetan zehar komentatu dizkidaten zenbait galderei buruzko gogoetari ekiteko erabiliko dut espazio hau.
Nire ustetan galdera garrantzitsuak dira eta zuekin banatu nahi ditut. Ideia, animu egoera, kexa batzuen bilketa bat dira eta nire iritziz famili giroko etxeen, ikastetxeen eta gizartearen geroaren oinarri.
Aurreko egun batean aita batek zera esaten zuen: “ezin dut egunero nire semearekin borrokan ibili. Egunero ordu gutxi batzuk besterik ez dut ikusten eta nahiago dut momentutxo horretan zoriontsu egon dadin.”
Beste egun batean profesional batek zioen: “eskola porrotaren arazoaren gunea, guraso eta beraien seme-alaben arteko kalitatezko denboraren gabezian datza”.
Eta gizartea? Non kokatzen dugu bere etorkizuneko gizakiak izango diren horien heziketaren erantzukizuna ? Gizarteak badu heziketa paperik? Nor da zenbait balore berreskuratzearen erantzule?
Hau guztia bai, ikaslearen, umearen, nerabearen erantzukizuna ere bai. Nahikoa denbora dedikatzen al diot nire ikasle lanari? Edo gutxienezkoa betetzen dut eta kito, zertarako gehiago, nahi dudan guztia baldin badut?
Nik, pentsakizun, ideia hauek guztiak entzuten nituen eta zera galdetzen dut, non dago ahaleginaren, esfortzuaren balorea? Epe luzeko helburuak? Momentuzko plazerra ematen diguten baloreen dinamikan erortzen gara? Eta ezeren bilaketaren jarraipenaren frustrazioa?, ezer lortu, bukatu eta listo egiten dena? Ahaleginaren ondoren lortutako zerbaiten plazerra eta harrotasuna?
Berehalakotasunezko atseginen gizartean bizi gara, berehalako desioak, berehala lortzen diren helburuak… Gehienok behar “guztiak” estaliak ditugu (edo hori uste dugu behintzat), baina ez gogo bete batetan jarraitzen dugu, ez dugu lortzen zer nahi dugun jakitea; zer esan nahi du nire pertsonaren garapenaren formakuntzan inbertitzea? Eta zergatik ez naiz zoriontsu sentitzen? Materialki posiblea den guztia daukat, zer izango da lortzen ez dudana?
Inguratzen gaituen gizarteak lehentasuntzat kantitatea, edukitzea, ukaitea (materiak, gauzak, objektuak) du, hemen eta orainarekin batera.
“Kalitatezko denbora” eta “ahaleginaren balorea” kontzeptuekin lotura eginez, (bi kontzeptu hauek beste batean gehiago garatzea gustatuko litzaidake), kalitateari buruz pentsatzea gonbidatu nahi zaituztet. Nirekin, seme-alabarekin, lagunarekin, lankidearekin… pasatzen dudan denboraren kalitatea.
Halaber, epe luzean lortuko ditugun lorpen eta arrakastaren inbertsio diren ahaleginaren, esfortzuaren, pazientziaren eta denboraren garapena bultzatzeari gonbidapena egin nahi dut, hauen bidez, gure identitatea eta zoriontasuna lagunduko duten harrotasuna eta plazer handia emango baitigute ordu ezkeroz eta betirako.

Olatz Elizondo.
Zenbat emozio ezagutu ditzakegu ikasgela batean? Zenbat buru eta mundu psikologikoekin lan egiten da? Zenbat sentsibilitate aurkitu daitezke ikastetxe batetan?
Zenbait irakasle hasi dira sinisten benetan, haurrak beraien emozioak ulertzen eta azaltzen hezten bazaie, alde kognitiboaren hobekuntza nabaria izango dela.
Talde eta erakundeek beraien klima emozionala berezkoa dute. Ingurune eskolarrean, irakasleak beraien ikasleen lider emozionalak dira. (Irakasleak, bere ikasgelako emozioak jasotzeko, ulertzeko eta erregulatzeko gaitasuna).
UNESCOko Delors Txostenak, heziketak bere gain zer kontsideratu behar duen proposatzen du: pertsonaren garapena, zein osoki izaten ikasi behar duen.
Adimenak ez du gure eguneroko bizitzaren arrakasta ziurtatzen. Beste trebetasun emozional eta sozialak dira gure egonkortasun mentalaren eta emozionalaren erantzuleak, ala nola, gure erlazioen eta gizarteratzearen egokitzapenaren erantzule.
Ongizatearen faktoreen artean honako hauek daude: tenperamendu baikorra, optimismoa, negatibotasuna gutxitzea, elkarrenganako euskarriko erlazioetaz gozatzea eta gure helburuak lortu ahal izango dituzten errekurtsoenganako eskuragarritasuna.
Saarnik dio, ongizate subjektiboa konpetentzia emozionalarekin erlazionatzen dela, autoeraginkortasun emozionala trebetasunak ongizate subjektiboa errazten baitu, honek bakoitzaren esperientzia emozionala justifikatua eta baliotsua dela onartzea baitakar.
Neurofisiologiaren ikuspuntutik, kognizioa eta emozioa lehengo denboratan uste zen baino erlazionatuagoak daude. Gaur egun badakigu, garun azala (goi funtzio kognitiboak) eta sistema linbikoa (emozionala) elkarrenganako konexioan daudela.Honek guztiak iradokitzen digu, komenigarria dela garapen kognitiboa eta emozionala modu osagarrian eragingo duen hezkuntza bat ematea.
Hezkuntzan, curriculumeko materien eta garapen pertsonalaren konpetentzien arteko integrazio bat eman beharko litzake zeina modu sinergikoan gertatu beharko litzake, horrela elkarren artean indartuko lirateke.
Akademi arloko ezagutzak hobeto ikasten dira ikaslea motibatua badago, bere inpultsoak kontrolatzen baditu, iniziatiba badu, errespontsablea bada eta abar. Hau da, konpetentzia emozionalak baldin baditu. Ideala hau da, hezitzaile guztiak ondorio honetara iristea eta errealitate bihurtzea ikastetxe guztietako ikasgela guztietan.
Erantzun emozionala globala da. Organismo osoari eragiten dio. Bat bakarra gera, garunak eta gorputzak bat bera osatzen dute eta biak etengabe eragiten diote elkarri.
Hau guztia kontutan izan beharko genuke pertsona integralak lortzeko gure helburuan, bai irakasle bezala egiten dugun heziketan bai guraso bezala egiten dugun heziketan.
Zure heziketan kontutan hartzen dituzu dimentsio hauek eta elkar eragin hauek?
(osorik irakurri)- Rita Aldabaldetreku - 2008-11-08 16:59:57
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Olatz - 2008-11-03 13:09:35
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Txaro Etxeberria - 2008-11-01 15:57:33
Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:28:14
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
Adimen Emozionala seme-alabengan. (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Autoestimua haurrengan (1)
Maiatza 2008 (1)
Otsaila 2008 (3)
Abendua 2007 (3)
Azaroa 2007 (2)
Uztaila 2007 (2)
Ekaina 2007 (1)
Maiatza 2007 (1)
Apirila 2007 (1)
Martxoa 2007 (4)
Otsaila 2007 (2)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





