Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/12/14

Olatz Elizondo

http://www.geocities.com/ostadar.geo/a1_ja_ojos_baterdi_500x325.jpg “ Oroitzapenak pilpilka hegan noa haurtzarora, aingeru pottoloentzat den txokotxo narora, ipuinak eta ametsak erein ziren sorora. Gau-egunez zamaturik aldia igaro da. Ilargia dantzan dabil neurtzen gure denbora. ”

(Haurtzaroa oroituz, Santiago Onaindia)

 

 

 

 

 Gabonak…......., konpartitzea, eztabaidak, maitasuna, kontsumismoa, opariak, sinismenak, erlijioa, errito paganoak, odolezko lotura familiarrak, konpromisoak, kantuak, ohiturak, zergatiak, sentimenduak, elkartzea, apaintzea, gastuak, erregeak, olentzeroa…

Data hauetan bai heldu, gazte eta txiki nahiko nahasturik, urduri gabiltza. Heldu askotan antsietate eta estres maila igo egiten da, familiako otorduak direla, diru gastuak…

Gazte eta haurrak ere urduri ibiltzen dira, oporrak, opariak eta familia konpromisoak direla. Gurasoen maitasunarekin, autoritatearekin, hezkuntza modeloarekin tira-biraka ibiltzen dira eta gainera egun hauetan ideario kontsumistaren helburu izaten dira.

Honekin guztiarekin denak gabiltza pentsakizunetan eta emozioak burbuilaka.

Nik behintzat, emozio ia kontrajarriak sentitzen ditut eta jasotako hezkuntzaren eta bizitutako esperientziak eztabaidan ibiltzen dira gaurko ideologiarekin eta emozioekin.

Azkenean, ni (neuri)” egoki jariatzen uztea erabaki dut eta horretan nago.

Koherentzia eta kritika konstruktiboa bai noski, besarkadak, muxuak eta konpartitzea ere bai. Urte osoan zehar lagunekin mintzatzea, gurasoen gomendioak entzutea, besteen ametsak entzutea eta neure desioei kasu egitea gustukoa dut, data hauetan ere bai.

Azken finean egun hauetan eta besteetan ere, elkarrekin denbora gehiago pasatzea da gauza baikorrena, eta hau guztia ondo joan dadin besteengan dituzten gauza positiboak ikusteak lagundu egingo gaitu bai orain bai beti.

Zuk nola bizitzen dituzu egun hauek? Eta uste duzu gabonetan ezberdinak garela?




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Adituen artikuluak
Adimen emozionalari buruzko bloga da honako hau. Sycom enpresako adituek idazten dute eta laguntzaile gisa gaude Euskadiko Ezagutzaren Klusterra, NewCon Zentroa (Deustuko Unib.) eta EiTB.
Azken erantzunak
Autoestimua haurrengan - Maite - 2008-11-29 19:02:57
- Rita Aldabaldetreku - 2008-11-08 16:59:57
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Olatz - 2008-11-03 13:09:35
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Txaro Etxeberria - 2008-11-01 15:57:33
Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:28:14
Atalak
Enpresa (5)
Familia (14)
Hezkuntza (14)
Orokorra (9)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Kontaktu Intimoa (3)
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
Adimen Emozionala seme-alabengan. (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Autoestimua haurrengan (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu