Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/12/09

http://www.danbaka.com/albisteak/image.gif

Olatz Elizondo:

Azken aldian pixka bat larrituta nabil zenbait nerabeekin eta haurrekin izan dudan kontaktuetan nolako balore eta sinismenak atzeman ditudan ondorioz (maitasunari buruz duten ideia, lagun hurkoaren errespetuari buruzko ideiak, arazoak nola konpondu, zein den komunikatzeko eredua, autoritateari dagokionez, zein pertsona eredu jarraitzen duten…). Beraiekin mintzatuz eta egoerak analizatuz, pentsatzen dut telebista programazioak baduela honetan eragin handia beste arrazoi batzuen artean.

Gaur egun, telebista ikustea, haur eta nerabe askoren bizitzan denbora-pasa garrantzitsuena eta eragin handiena duena da. Telebistak, haurrak entretenitu, informatu eta konpainia egin dezake, baina modu ez egokian ere eragin dezake.

Telebista aurrean pasatzen den denbora jarduera garrantzitsuei kentzen zaien denbora da, ala irakurketari, eskola lanari, jolasari, familiako elkarrekintzari eta garapen sozialari. Haur eta gazteek telebistan ezegokiak edo okerrak diren gauzak ere ikas ditzakete. Nire ustetan, askotan ez dakite ezberdintzen telebistan azaldutako fantasiaren eta errealitatearen artean. Beste alde batetik, urtean zehar agertzen diren milaka iragarki komertzialen eraginpean daude, horietako asko edari alkoholdunak , janari ez osasuntsu, prestaketa azkarreko janariak eta jostailuak direlarik.

Bortizkeria, sexualitatea, arraza eta genero estereotipoak, eta droga eta alkoholaren gehiegikeria gai arruntak dira telebista programetan. Gazteak, berez hunkigarriak direnak, telebistan ikusten dena normaltzat, segurua eta onargarritzat hartu dezakete. Ondorioz, telebistak, haurrak, jokaera nahasgarriak eta ulertzen zailak diren jarrera batzuen aurrean agertzen ditu.

Onuragarria litzake telebista programatzaileek benetan kontzientzia hartzea eragin hauek guztietaz eta telebistak izan ditzakeen eragina gauza positiboetara bideratzea, agertzen ari diren pertsona modeloak eta jarrera modeloak ez bainaute batere lasaitzen gure etorkizuneko gizartea imajinatzerakoan.

Beste alde batetik, gurasoek bere errespontsabilitateen artean gai hau hartu behar dutela uste dut eta telebista beraien etxeetan nola ikusten den erreflexionatzea onuragarri litzake.

Positibotzat jotzen dut, gurasoek bere haurrei telebista ordu jarrai askotan zehar ikusten ez uztea eta haurrentzako programa zehatzak aukeratzea. Aukeraketa egiterakoan bere seme-alabaren garapen mailarako egokiak direnak kontutan hartu beharko lukete. Familia batzuetan dagoen ohiturari kontrajarriz, otorduak famili artean mintzatzeko dira eta ez telebista ikusteko.

Eta bukatzeko, nire ustetan positiboa da gurasoek beraien seme-alabekin ikusten ari diren programari buruzko eztabaida bultzatzea. Seinaleztatu jokabide positiboak, ala nola, kooperazioa, laguntasuna eta besteenganako interesa. Telebista ikusten duzuen bitartean, historiarekin, liburuekin, leku interesgarriekin eta gertakizun pertsonalekin loturak egin. Hitz egin zure balore pertsonalez eta familiarrez eta hauek programan ikusten ari zaretenarekin nolako lotura duten azaldu. Eskatu haurrari ikusten ari dena errealitateko gertaerekin konparatzea. Hau guztiarekin haurraren espiritu kritikoa, garapen pertsonal egokia eta pertsonarteko komunikazioa bultzatzen dugu. Ahatik, gizarte harremanak eta emozioen kudeaketa lantzen ditugu.

Biztu seme-alabengan denbora-pasekiko, kirolarekiko, musikarekiko… motibazioa. Orientabide egokiarekin, haurrak telebista modu osasuntsuan eta positiboan erabiltzen ikasi dezake.

Zer pentsatzen duzu hau guztiaz?




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Adituen artikuluak
Adimen emozionalari buruzko bloga da honako hau. Sycom enpresako adituek idazten dute eta laguntzaile gisa gaude Euskadiko Ezagutzaren Klusterra, NewCon Zentroa (Deustuko Unib.) eta EiTB.
Azken erantzunak
Autoestimua haurrengan - Maite - 2008-11-29 19:02:57
- Rita Aldabaldetreku - 2008-11-08 16:59:57
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Olatz - 2008-11-03 13:09:35
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Txaro Etxeberria - 2008-11-01 15:57:33
Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:28:14
Atalak
Enpresa (5)
Familia (14)
Hezkuntza (14)
Orokorra (9)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Kontaktu Intimoa (3)
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
Adimen Emozionala seme-alabengan. (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Autoestimua haurrengan (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu