![]() |
Zer oparitzen dut?, Zergatik oparitzen dut?, Zertarako oparitzen dut?

Olatz Elizondo.
Eguberria gero eta gertuago dago; haurrak dituzten guraso eta lagunek, eta festa hau ospatzen dutelarik eta opariak egiten dituztelarik, opariak erosteko momentuan beraien zalantzak azaltzen dituzte (halako zalantzak urtebetetzetan ere izaten dituzte baina egun hauetako eskaintzaren “booma” dela eta handiagotzen dira), halako galderak egiten dira: Zer da egokia erostea?, Oparia jolasteko edo hezteko tresna bat da?
Lehenengo erosi edo ez erosi erabaki behar dugu, ohituta ez bagaude ere, jostailuak birziklatzea edo partekatzea ere posible baita.
Erosi haurretik pentsatu.
Oso garrantzitsua da haurraren adina kontuan hartzea, horren arabera garatzen baitira gaitasun batzuk .
Oparia erosi edo egitearen momentuan, haurraren izaera ere kontuan izan behar da.
Haurrek sortzeko gaitasuna landu behar dute, daukatena baloratzen ikasteko. Jostailuak, etorkizunean erabilgarri izango diren baloreak ezagutzen lagundu behar dio haurrari: partekatzea, taldean jolastea, erlazionatzea...
Beste alde batetik, proposatzen dizuet, oparien bitartez gauza positiboak transmititzen saiatzea.
Niretzako oso garrantzitsua den zerbait aipatu nahi nuke, hau da, umeak jolasten ari direnean helduok bertan izatea, jokaera bat indartzeko edo sendotzeko aukera ematen baitu horrek, hezi, erakutsi, harremanetarako trebetasunak irakatsi, erregulazio emozionaleko adibideak eman…
Jostailuen bidez hainbat balio transmititzen dizkiegu haurrei. Gurasoak, izeba-osabak, aiton-amonak, ez gara laguntzaile soilak; hezitzaileak ere bagara.
Heziketa Emozionalaren eta Adimen Emozionalaren barnean, alderdi nagusi bat konpetenzia sozio-emozionalak dira. Giza garapenaren eta bizitzarako prestakuntzaren oinarrizko alderdi baitira, eta joko eta jolasak oso tresna egokiak dira konpetentzia hauen garapenerako. Helduok, hau guztia kontuan izanda, presente egonda eta haurrekin joko eta jolasetan erlazionatuz, konpetentzia sozio-emozional hauek garatu eta bulkatu ditzakegu, honekin batera, ziur nago, emozio ezberdinak landu ditzakegu, bai haurrarenak bai gureak ere.
Hala, bai haur, gazte eta heldu animatu nahi zaituztet jolastera, konpartitzera eta gozatzera!
Uste duzu joko eta jolasak konpetentzia emozionalak lantzeko tresna egokiak direla ?
Olatz Elizondo
“ Oroitzapenak pilpilka hegan noa haurtzarora, aingeru pottoloentzat den txokotxo narora, ipuinak eta ametsak erein ziren sorora. Gau-egunez zamaturik aldia igaro da. Ilargia dantzan dabil neurtzen gure denbora. ”
(Haurtzaroa oroituz, Santiago Onaindia)
Gabonak…......., konpartitzea, eztabaidak, maitasuna, kontsumismoa, opariak, sinismenak, erlijioa, errito paganoak, odolezko lotura familiarrak, konpromisoak, kantuak, ohiturak, zergatiak, sentimenduak, elkartzea, apaintzea, gastuak, erregeak, olentzeroa…
Data hauetan bai heldu, gazte eta txiki nahiko nahasturik, urduri gabiltza. Heldu askotan antsietate eta estres maila igo egiten da, familiako otorduak direla, diru gastuak…
Gazte eta haurrak ere urduri ibiltzen dira, oporrak, opariak eta familia konpromisoak direla. Gurasoen maitasunarekin, autoritatearekin, hezkuntza modeloarekin tira-biraka ibiltzen dira eta gainera egun hauetan ideario kontsumistaren helburu izaten dira.
Honekin guztiarekin denak gabiltza pentsakizunetan eta emozioak burbuilaka.
Nik behintzat, emozio ia kontrajarriak sentitzen ditut eta jasotako hezkuntzaren eta bizitutako esperientziak eztabaidan ibiltzen dira gaurko ideologiarekin eta emozioekin.
Azkenean, “ni (neuri)” egoki jariatzen uztea erabaki dut eta horretan nago.
Koherentzia eta kritika konstruktiboa bai noski, besarkadak, muxuak eta konpartitzea ere bai. Urte osoan zehar lagunekin mintzatzea, gurasoen gomendioak entzutea, besteen ametsak entzutea eta neure desioei kasu egitea gustukoa dut, data hauetan ere bai.
Azken finean egun hauetan eta besteetan ere, elkarrekin denbora gehiago pasatzea da gauza baikorrena, eta hau guztia ondo joan dadin besteengan dituzten gauza positiboak ikusteak lagundu egingo gaitu bai orain bai beti.
Zuk nola bizitzen dituzu egun hauek? Eta uste duzu gabonetan ezberdinak garela?

Olatz Elizondo:
Azken aldian pixka bat larrituta nabil zenbait nerabeekin eta haurrekin izan dudan kontaktuetan nolako balore eta sinismenak atzeman ditudan ondorioz (maitasunari buruz duten ideia, lagun hurkoaren errespetuari buruzko ideiak, arazoak nola konpondu, zein den komunikatzeko eredua, autoritateari dagokionez, zein pertsona eredu jarraitzen duten…). Beraiekin mintzatuz eta egoerak analizatuz, pentsatzen dut telebista programazioak baduela honetan eragin handia beste arrazoi batzuen artean.
Gaur egun, telebista ikustea, haur eta nerabe askoren bizitzan denbora-pasa garrantzitsuena eta eragin handiena duena da. Telebistak, haurrak entretenitu, informatu eta konpainia egin dezake, baina modu ez egokian ere eragin dezake.
Telebista aurrean pasatzen den denbora jarduera garrantzitsuei kentzen zaien denbora da, ala irakurketari, eskola lanari, jolasari, familiako elkarrekintzari eta garapen sozialari. Haur eta gazteek telebistan ezegokiak edo okerrak diren gauzak ere ikas ditzakete. Nire ustetan, askotan ez dakite ezberdintzen telebistan azaldutako fantasiaren eta errealitatearen artean. Beste alde batetik, urtean zehar agertzen diren milaka iragarki komertzialen eraginpean daude, horietako asko edari alkoholdunak , janari ez osasuntsu, prestaketa azkarreko janariak eta jostailuak direlarik.
Bortizkeria, sexualitatea, arraza eta genero estereotipoak, eta droga eta alkoholaren gehiegikeria gai arruntak dira telebista programetan. Gazteak, berez hunkigarriak direnak, telebistan ikusten dena normaltzat, segurua eta onargarritzat hartu dezakete. Ondorioz, telebistak, haurrak, jokaera nahasgarriak eta ulertzen zailak diren jarrera batzuen aurrean agertzen ditu.
Onuragarria litzake telebista programatzaileek benetan kontzientzia hartzea eragin hauek guztietaz eta telebistak izan ditzakeen eragina gauza positiboetara bideratzea, agertzen ari diren pertsona modeloak eta jarrera modeloak ez bainaute batere lasaitzen gure etorkizuneko gizartea imajinatzerakoan.
Beste alde batetik, gurasoek bere errespontsabilitateen artean gai hau hartu behar dutela uste dut eta telebista beraien etxeetan nola ikusten den erreflexionatzea onuragarri litzake.
Positibotzat jotzen dut, gurasoek bere haurrei telebista ordu jarrai askotan zehar ikusten ez uztea eta haurrentzako programa zehatzak aukeratzea. Aukeraketa egiterakoan bere seme-alabaren garapen mailarako egokiak direnak kontutan hartu beharko lukete. Familia batzuetan dagoen ohiturari kontrajarriz, otorduak famili artean mintzatzeko dira eta ez telebista ikusteko.
Eta bukatzeko, nire ustetan positiboa da gurasoek beraien seme-alabekin ikusten ari diren programari buruzko eztabaida bultzatzea. Seinaleztatu jokabide positiboak, ala nola, kooperazioa, laguntasuna eta besteenganako interesa. Telebista ikusten duzuen bitartean, historiarekin, liburuekin, leku interesgarriekin eta gertakizun pertsonalekin loturak egin. Hitz egin zure balore pertsonalez eta familiarrez eta hauek programan ikusten ari zaretenarekin nolako lotura duten azaldu. Eskatu haurrari ikusten ari dena errealitateko gertaerekin konparatzea. Hau guztiarekin haurraren espiritu kritikoa, garapen pertsonal egokia eta pertsonarteko komunikazioa bultzatzen dugu. Ahatik, gizarte harremanak eta emozioen kudeaketa lantzen ditugu.
Biztu seme-alabengan denbora-pasekiko, kirolarekiko, musikarekiko… motibazioa. Orientabide egokiarekin, haurrak telebista modu osasuntsuan eta positiboan erabiltzen ikasi dezake.
Zer pentsatzen duzu hau guztiaz?
- Rita Aldabaldetreku - 2008-11-08 16:59:57
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Olatz - 2008-11-03 13:09:35
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Txaro Etxeberria - 2008-11-01 15:57:33
Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:28:14
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
Adimen Emozionala seme-alabengan. (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Autoestimua haurrengan (1)
Maiatza 2008 (1)
Otsaila 2008 (3)
Abendua 2007 (3)
Azaroa 2007 (2)
Uztaila 2007 (2)
Ekaina 2007 (1)
Maiatza 2007 (1)
Apirila 2007 (1)
Martxoa 2007 (4)
Otsaila 2007 (2)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





