Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/07/17

Xurdana Imatz Larrocea

Gure eguneroko bizitzan estres terminoa patologizatzera heldu gara. Estresari buruz hitz egitean, ez moldatze prozesuak ekarri ditzakeen alde ezkorrenean baino ez dugu arreta jartzen. Baina, ba al dakigu zer den estresa?eta zer da estres baikorra eta estres ezkorra?, eta antsietate?

  • Estresa edozein eskaeraren aurrean gorputzaren erantzun ez espezifikoa da
  • Antsietatea mehatxu (erreala edo ez erreala) baten aurrean sortzen den emozioa da
  • Distresa gehiegizko aktibazio psikofisiologikoaren ondorio ezkorrak dira(estres ezkorra)
  • Eustresa egoera konplikatu zehatz bat arrakastatsuki bukatzeko beharrezko aktibazio egokia da (estres baikorra)

Zerk egiten du, beraz, distresa edo eustresa sentitzea? Egiten dugun egoeraren balorazioa, egoeraren eskariak eta gure aurre egiteko baliabideen balorazioak.

Argiago ulertzeko hurrengo eskema hau erabiliko dugu:

Prozesu hau kontuan izanda, adimen emozionalaren garapenaren garrantzia argi ikusten da honako sail hauetan: norbere balioaren araberako sinismen irrazionalak, pentsamenduaren gelditzea, erregulazio estrategiak, jarrera baikorra…

Ados al zaudete adimen emozionalaren garapen on batek eustresera eramaten gaituela, eta ez distresera?  Kudeatzen eta zuzentzen baldin badakigu, estresa ez da ezkorra izan behar

 (osorik irakurri)



2007/07/09

Xurdana Imatz Larrocea

Kontzientzia emozionalari buruzko hausnarketa hasteko ariketa bat proposatzen dizuet. Zuen ikasleen zerrendatik 4 edo 5 ikasle hartu (desberdinak) eta izen bakoitzaren alboan ikasle horrekin sentitzen duzuen emozioa idatzi (lasaitasuna, urduritasuna, beldurra, goxotasuna,…).Gehitu nola erlazionatzen zareten bakoitzarekin (hurbiltasunez, ekidin,…).

Erlazioa dago sentitzen duzuen EMOZIO eta bakoitzarekin duzuen JOKABIDEAK?
Sentitzen ditugun emozioen kontzientziarik ez badugu (ikasle desberdinekin, talde desberdinekin,…), zerbait egin dezakegu emozio hauek besteekin ditugun erlazioan duen eragina gutxitzeko?

Emozioek eta PENTSAMENDUEK erlazioa estua duten beraien artean (triste banago, nire pentsamenduak ezkorragoak dira, eta nire inguruan pasatzen diren gauza ezkorretan pentsatzen badut tristeago egongo naiz).

Sentitzen eta ditudan emozio eta pentsamenduek (iritzi, itxaropena,…) jokabide zehatz batzuetara eramaten gaituzte (matematikako ariketetan nota hobea atera dezakezula uste badut nik gehiago saiatuko naiz lor dezazun)

Nire jokabideak besteekin dudan erlazioa erraztu edo zaildu dezake, beraz garrantzitsua da ditudan emozio eta pentsamenduen kontzientzia izatea, bestekin dudan erlazioa hobetzeko

 (osorik irakurri)



 
Adituen artikuluak
Adimen emozionalari buruzko bloga da honako hau. Sycom enpresako adituek idazten dute eta laguntzaile gisa gaude Euskadiko Ezagutzaren Klusterra, NewCon Zentroa (Deustuko Unib.) eta EiTB.
Azken erantzunak
Autoestimua haurrengan - Maite - 2008-11-29 19:02:57
- Rita Aldabaldetreku - 2008-11-08 16:59:57
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Olatz - 2008-11-03 13:09:35
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Txaro Etxeberria - 2008-11-01 15:57:33
Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:28:14
Atalak
Enpresa (5)
Familia (14)
Hezkuntza (14)
Orokorra (9)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Kontaktu Intimoa (3)
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
Adimen Emozionala seme-alabengan. (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Autoestimua haurrengan (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu