![]() |

Post honen bidez, pertsona ezberdinen eskaerari aurre egingo diot, hau da, Adimen emozionalaren garrantzia, atal ezberdinen bidez erakusten saiatuko naiz:
1. Eguneroko bizipenetan:
Emozioak esperimentatzen ditugulako eta behin eta berriro estimuluen bitartez tentsio emozionala sentitzen dugulako, emozioen ezagutza eta erregulatzeko gaitasuna garatzeak ezinbestekotzat jotzen dugu (berri txarrak, galerak, gaixotasunak, aldaketak…)
• Hezkuntzaren helbururik aipagarriena pertsonaren garapen integrala bultzatzean datza, bai alderdi kognitiboa baita emozionala ere
• Unescoren delors txostenean 4 alderdi bereizten dira, hezkuntzaren zutabeak bezala: ezagutzen ikasi, egiten ikasi, elkarbizitzen ikasi eta norbera ezagutzen ikasi. Azkeneneko biak adimen emozionala barneratzen ditu, pertsona barruko eta pertsona arteko konpetentziak hain zuzen.
• Irakaslearen rola aldatu egin da, jada ez da soilik ezagutzen transmisore bezala ikusten, baizik eta laguntza emozionala eskaintzen duen profesionala.
• Lanbide bat aurkitzeko eta mantentzeko adimen emozionala pertsona arteko erlazioetan lagunduko digu.
3. Egoera sozialak
• Erlazio sozialak konfliktoen iturria izan daiteke, bai lanean, familian, aisialdian… sentimenduetan dute eragina eta hauek gaizki kudeatuak baldin badaude erantzun oldarkorrak ekar ditzake.
• Gaur egun analfabetismo emozionala gure gizartean erraz ikus daiteke: Konfliktoak, biolentzia, larritasuna, depresioa, estresa, depresioa, drogen kontsumoa…
4. Argudio Psikopedagogikoak:
• Gadnerren 7 adimen ezberdinen teoriak, (Adimen linguistikoa, Adimen Logiko-matematikoa, Adimen espaziala, Adimen kinestesikoa, Adimen musikala, Pertsona barruko adimena, Pertsonarteko adimena) gaur egungo hezkuntza paradigmaren helburuak, Hizkuntz eta logikoak diren adimenetan zentratzen dena, aldatu nahia berpizten du.
• Eskola porrota, ikaskuntza zailtasunak, azterketen aurrean agertzen diren urduritasunak, ikasketak bertan behera uzteak, bullying,…Alberdi guzti hauek emozio negatiboak sortzen dituzte eta erlazio zuzena dute heldutasun eta oreka emozional urritasunarekin.
Garrantzitsua da beraz, adimen emozionalean trebatzea?
- Rita Aldabaldetreku - 2008-11-08 16:59:57
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Olatz - 2008-11-03 13:09:35
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Txaro Etxeberria - 2008-11-01 15:57:33
Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:28:14
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
Adimen Emozionala seme-alabengan. (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Autoestimua haurrengan (1)
Maiatza 2008 (1)
Otsaila 2008 (3)
Abendua 2007 (3)
Azaroa 2007 (2)
Uztaila 2007 (2)
Ekaina 2007 (1)
Maiatza 2007 (1)
Apirila 2007 (1)
Martxoa 2007 (4)
Otsaila 2007 (2)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





