![]() |
Definizioa: Garapen emozionala, garapen kognitiboaren beharrezko osagarri gisa sustatzeko helburua duen PROZESU HEZITZAILEA, JARRAIA ETA ETENGABEA. Biak dira nortasun integrala garatzeko beharrezko osagaiak. (Bisquerra, 2000)
Konpetentzia emozionalak: Konpetentziak bi zutabeetan bana daitezke, pertsona barneko konpetentziak (lehengo hirurak) eta pertsona arteko konpetentziak (azkeneko biak)
1. Auto-kontzientzia: Barne-egoera eta egoera pertsonalen ezagutza.
- Kontzientzia emozionala.
- Norbere balorazio egokia.
- Norbere konfiantza.
2. Auto-erregulazioa: bulkada eta baliabide pertsonalen kontrola.
-Auto-kontrola: eztanda emozionalik gabe emozioak eta bultzadak erabiltzeko gaitasuna.
- Emozio positiboak sortu eta bultzatu.
- Moldagarritasuna: aldaketa eta erronkei aurre egiteko malgutasuna.
- Berrikuntza: aukera berriei irekita egoteko ahalmena.
3. Autonomia emozionala: helburu pertsonalak lortzen errazten duten joera emozionalak
- Lorpen-motibazioa: jarritako helburuak lortzeko edo hobetzeko gaitasuna. Autoestima eta automotibazioa.
- Konpromisoa: norbere helburuak bere gain hartu eta mantentzeko ahalmena.
- Ekimena: egoera sortzen denean jardun.
- Baikortasuna: ustekabe eta eragozpenak egon arren aurrera egin.
4. Trebetasun Sozioemozionalak
Edozein gizarte-egoera maneiatzeko gai izatea, horrek eskatzen dituen emozio positibo nahiz negatiboak izanez. Konpetentzia honen garapenean gai ezberdinak lantzen dira:
• Beste pertsonenganako Entzute aktiboa eta dinamikoa erabili.
• Kritika konstruktiboak jaso eta eman.
• Besteak ulertu, eta besteek gu uler gaitzaten lortu. Enpatiarako joaera landu.
• Gure portaeran Asertiboa izan, zintzo izateko eta pentsatzeko, eta sentitzen eta egiten duguna adierazteko prest egonez.
• Eguneroko arazoei adimena erabiliz aurre egiten ikasi.
• Laneko, kaleko edo etxekoekin pertsonarteko harreman egokiak izaten ikasi.
• Lan taldean aritu, helburu eta erronkatan beste pertsona batzuk inplikatuz.
5. Bizitzarako eta ongizaterako trebetasunak
Egunerokotasunean egiten edo egin ahal genituen jarduerak lantzeko trebetasun honen garapena bultzatzen da.
Norberak bere ekimenak aurrera eramatearen azken helburua ongizate subjetiboa, bizi kalitatea, autodeterminazioa lortzea da.
“Muchas personas quieren vivir en la cima (ser felices) pero no se dan cuenta de que la felicidad no hay que esperar a tenerla cuando estamos en la cima, sino sentirla y vivirla durante el ascenso a la cima”. Gabriel García Márquez.
Bost konpetentzien garapenean datza hezkuntza emozionala. Zer uste duzue?
1. Orain ulertzen det, hezkuntza emozionalaren inguruan murgiltzen diren konpetentziak. Atgazkia zer esan nahi du? Nik ulertzen dudana, hezkuntza emozionala jada ahurdunaldian hasten dela, horrela da? jaioberria jasotzen duen lehengo emozioa maitasuna izan behar luke.
izaskun - 2007/04/29 23:14:02
2. Kaixo, Jon:
Gure ikastetxean Heziketa Emozionala lantzen dihardugu azkenaldian. Irakasle ia gehienek jaso dute, jada, formazioa, baina gauza bat argi utzi nahi nuke: formazioa jasotzeak ez du esan nahi formazio-saioan ematera datorrenak esandakoa entzun, buruarekin "bai, bai" egin eta emozioetan hezteko prest zaudenik.
Esan nahi baitut, ikasleei emozioetan oinarritutako heziketa eman nahi badiegu, lehenik, beste edozeren aurretik, guk geurok hezi behar dugula emozioetan, hau da, aurren-aurrena hezitzaileok zera egin behar dugu:
1.- Gure emozioak zein diren identifikatu. Emozio atsegin eta desatseginak identifikatu; izan ere, ez dago emozio positibo eta negatiborik; emozioak, bizi duzun egoeraren arabera, atseginak ala desatseginak dira.
2.- Emozioak identifikatu ondoren, horiek gestionatzen, administratzen ikasi behar dugu.
...
Badakit, jakin, ez dela lan erraza, lan horrek, nolabait, geure burua zalantzan jartzea eskatzen baitigu, geure barruak astintzea eskatzen baitigu, eta hori kosta egiten da. Irakasle askok dioena da: "ni horrelakoxea naiz, bada, eta honezkero ez naiz aldatuko!".
Nire galdera honakoa, Jon: ZER EGIN LITEKE IRAKASLE HORIEK HEZIKETA EMOZIONALERA ERAKATZEKO? ZER EGIN HEZIKETA EMOZIONALAK UMEEI EZ EZIK, GEURE ERE MESEDE EGITEN DIGULA IKUSARAZTEKO?
Horixe nire hausnarketa! Momentuz, kito, nahikoa dugu.
Ederra bloga, e; EMOZIONANTEA! Je, je!
Aritz Larreta Bereziartua - 2007/05/05 07:20:42
3. Aupa Aritz! lehenik eta behin zorionak bai zure iritzia idatzeagatik baita ere zure ikastolan hezkuntza emozionala lantzeagatik. Zure galdera kafe bat hartzeko emango zukeen, baina lerro batzuetan saiatuko naiz erantzuten.
Ados nago zurekin, lehendabizi irakasleak formatu behar dira hezkuntza emozionalean, ez hainbeste konstrukto honen kontzeptuak argitzen, baizik eta sentiarazten benetan zein garrantzitsuak diren emozioak bizitzan eta noski hezkuntzan. Hori da egin beharreko lehen pausua. Jarraituz, nik esango nuke, hezkuntza emozionalean trebatzeko erarik onena besteekin trebatzean datza. Beraz ikasleekin, lankideekin, familiarekin...entrenatzen ikasiko dugu nola besteei irakatsi. Zurekin bat nator ere esan duzunean batzuk bai, bai esaten dutela baina gero ez, ez dela. Zer egin? Penagarria da erantzuna, baina norberak sentitu behar du emozioen garrantzia, edo besteen eraginez sentiarazi. Ez galdu konfiantza eta ilusioa Aritz, laster konturatuko gara eta dira ze garrantzitsua den Hezkuntza Emozionala bai eskolan baita bizitzan ere. Mila esker.
Egilea - 2007/05/06 21:42:53
- Rita Aldabaldetreku - 2008-11-08 16:59:57
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Olatz - 2008-11-03 13:09:35
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Txaro Etxeberria - 2008-11-01 15:57:33
Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:28:14
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
Adimen Emozionala seme-alabengan. (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Autoestimua haurrengan (1)
Maiatza 2008 (1)
Otsaila 2008 (3)
Abendua 2007 (3)
Azaroa 2007 (2)
Uztaila 2007 (2)
Ekaina 2007 (1)
Maiatza 2007 (1)
Apirila 2007 (1)
Martxoa 2007 (4)
Otsaila 2007 (2)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





