Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/23

http://www.spanisharts.com

"El Beso "(G. Klint)

Jon Berastegi:

Gaur goizean Zarautzen egon naiz, Zarautzeko Berritzegunean hain zuzen. Bertan inguruko Ikastolen zuzendariekin "Gidaritza emozionaleko ikastaroa" bideratzen ari gara. Saioa bukatzean, liburu bat gomendatu diet, Virginia Satir-en “KONTAKTU INTIMOAN”. Hurrengo lerroetan liburuan azaltzen diren pare bat idei garatuko ditut, liburu honen nondik norakoak azaldu nahian.

Virginia Satir-ek, noski emozioen munduaz hitz egiten gaitu, norberarentzako eta besteentzako emozioen hezkuntza duen garrantziaz hain zuzen.
Alde batetik, pertsona norbanakoari buruz hitz egiten duenean Kongruentzia konstruktoa azpimarratzen du. Kongruentzia, gure emozio, pentsamendu eta ekintzen arteko orekari deritzo. Hau da gure emozioei izena eman behar dizkiegu, espresatu behar ditugu, ekintzara zuzendu nahian. Eta horretarako ezinbestekoa da gure burua ezagutzea, Kontzientzia emozionala garatzea.

Beste aldetik, “Kontaktu Intimoan”, pertsona arteko komunikazioaz ere hitz egiten gaitu. Bertan, Emozioen eragina komunikazio garaian azpimarratzen du. Ildo berean, Virginia Satirrek, komunikazioa ezartzean, Zentzumenen garrantziaz hitz egiten gaitu, informazioa jasotzeko era eraginkorrena bezala jotzen baitu. Eskuak, belarriak, begiak,... denak prest egon beharko luke informazioa jasotzeko.

Hau guztia aurrera eramateko, hau da Kontaktua ezartzeko, teknika ezberdinak irakasten dizkigu, eta oso erabilgarriak eta garrantzitsuak direla esan behar nuke, nire esperientziaren aldetik erabiliak izan direlako.
Lanabes ezberdinak aipatzen dira, hauek pertsonen arteko armonia lortzeko lanabesak dira, eta hauek praktikatu egin behar dira, besteei zintzotasunez iristeko. (ahotsaren tonua, aurpegiaren isla, begirada zuzena,…)

Laburbilduz, kontaktua gure bizitzan eta bizi garen gizarte honetan ezinbestekotzat joko nuke. Kontaktuaren bitartez hezi egin gara eta hezten jarraitzen dugu, gure nortasuna finkatuz eta esperientzi berriei ateak irekiz.
Azken finean komunikazioa da gure bizitzaren motorra, eta komunikazioa emozioez beterik aurkitzen da, beraz beldurrak apurtu eta saia gaitezen besteen esperientziaz ikasten eta aberasten, hori izango baita gure bizitzan jasoko dugun oparirik politena.
“Arnasa bizirik irauteko bezain baliagarria da komunikazioa erlaziorako”

 Ez al da horrela?

"Creo que el mejor regalo que puedo recibir de alguien es que me vea, que me escuche, que me entienda y que me toque." Virginia Satir.




Erantzunak:

1. Oso liburu gomendagarria!!!! Aspaldi irakurri nun eta handik hartutako gauza asko eguneroko bizitzan aplikatzen saiazen naiz!!!! Berriz irakurtzera animatu nauzu Jon!!!
Larraitz - 2007/03/23 21:01:42


2. Aupa aspaldiko. YOana naiz, klasekoa. Enteratu naiz pagina hontaz ta ya sabes pa cotillear!!! Aizu, zure txarla ohitako batea jungo nintzan enkantada. Lasarteko berritzegunetik pasatzen bazara abixatuuu!!!!. T a ya me contaras zer den adimen emozionalaren guzti hori ze interesgarria dirudi. Gu ba hori publicon pt bezala, a verlas venir. Eongo gea ta ondo izan!!!
Yoana - 2007/03/27 21:19:17


3. Aupa Larraitz eta yoana, eskertzen dizuet zuen partaidetza blog honetan. Segi irakurtzen laster berri interesgarriak izango baititugu. Muxu bat bioi. Yoana kontaktuan jarraituko dugu ezta?
EGILEA - 2007/03/28 14:54:26

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Adituen artikuluak
Adimen emozionalari buruzko bloga da honako hau. Sycom enpresako adituek idazten dute eta laguntzaile gisa gaude Euskadiko Ezagutzaren Klusterra, NewCon Zentroa (Deustuko Unib.) eta EiTB.
Azken erantzunak
Autoestimua haurrengan - Maite - 2008-11-29 19:02:57
- Rita Aldabaldetreku - 2008-11-08 16:59:57
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Olatz - 2008-11-03 13:09:35
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Txaro Etxeberria - 2008-11-01 15:57:33
Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:28:14
Atalak
Enpresa (5)
Familia (14)
Hezkuntza (14)
Orokorra (9)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Kontaktu Intimoa (3)
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
Adimen Emozionala seme-alabengan. (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Autoestimua haurrengan (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu