Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/13

Jon Berastegi:

Azken jardunaldian, errealak Mallorcaren aurka irabazi zuen. Eta Darko Kovacevic izan zen espairik gabe, partidaren protagonista nagusiena. Joan den astean Kovacevicek prentsa aurrean esandako esaldiek nire atentzioa erakarri zuten. 

Esaldi horietan Kovacevicek, taldearen alderdi onak gaoraipatu zituen, baina aldi berean, errealaren azken postua dela eta, Konfidantza ezari bota zion errua. Autoestima baxuaren gakoa izango da errealaren kalterik esanguratsuena?

Autoestima, norberak pertsona bezala, garrantzitsua sentiarazten dion barne bizipenari deritzo.

Norberak bere burua, pertsona bezala autobaloratzen duenean, NEU pertzepzioaz hitz egiten dugu. Auto-balorazio hau dimentsio ezberdinekoa izaten da: emozionala, pentsatzailea,... Autoefikazia izaten da baloratzen duguna gehien bat, hau da gure trebetasunak, limiteak, gaitasunak eta potentziala baloratzen dugu.

Nolako gustatuko litzaidake izatea?, Nola gustatuko litzaidake pentsatzea?, Zer gustatuko litzaidake lortzea bizitzan?, Noren antza gustatuko litzaidake izatea?. Gure buruari horrelako galderak egiten dizkiogunean, NEU IDEALA sortzen ari gara.
Beraz Norberaren Autoestima, neu pertzepzioa eta neu idealaren arteko konparaziotik sortzen da.
Neu eta Neu idealaren arteko konparaketa egiterakoan, distantziaren arabera, Autoestima baxua edo altua izan daiteke.

Autoestima altuarekin lotu daitezkeen ideiak:

 Balore eta printzipio argiak ditu
 Jokatu eta erabakiak hartzen ditu
 Ez du denbora gehiegirik erabiltzen iragana analisatzen
 Bere gaitasunez fidatzen da
 Arriskatu egiten da eta akatzak onartzen ditu
 Ez da manipulatzen uzten
 Disfrutatu eta errelajatzen da
 Besteen beharrak kontuan hartzen ditu

Autoestima baxuarekin lotu daitezkeen ideiak:

 Autokritika gehiegi
 Kritikara oso sensiblea
 Zalantza kronikoa
 Besteak gustatzeko premia
 Perfekzionismoa
 Kulpabilitate neurotikoa
 Etsaigoa (hostilidad)
 Depresiorako joera

Autoestima Hezkuntza emozionalaren zutabe bat izanda, konpetentzia emozionalak landu beharko dituzte errealako jokalariek, zulotik ateratzeko?




Erantzunak:

1. Oso interesgarria iruditzen zait, adimen emozionala gaurkotasunezko albisteekin erlazionatzeak! Autoestima, ezagutzeko balio izan zait, hemendik aurrera nire autoestima zaintzen denbora hartuko dut. Eta noski, GORA ERREALA!
AITOR - 2007/03/14 14:23:16


2. AUPA ERREALA ETA AUPA DARKOGOL!!!!!
ARITZ - 2007/03/16 12:38:14

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Adituen artikuluak
Adimen emozionalari buruzko bloga da honako hau. Sycom enpresako adituek idazten dute eta laguntzaile gisa gaude Euskadiko Ezagutzaren Klusterra, NewCon Zentroa (Deustuko Unib.) eta EiTB.
Azken erantzunak
Autoestimua haurrengan - Maite - 2008-11-29 19:02:57
- Rita Aldabaldetreku - 2008-11-08 16:59:57
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Olatz - 2008-11-03 13:09:35
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Txaro Etxeberria - 2008-11-01 15:57:33
Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:28:14
Atalak
Enpresa (5)
Familia (14)
Hezkuntza (14)
Orokorra (9)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Kontaktu Intimoa (3)
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
Adimen Emozionala seme-alabengan. (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Autoestimua haurrengan (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu