Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/02/27

Jon Berastegik idatzia: 

Guipuzko


Ikasturte honetan, hainbat ikastolatan egon naiz, baina hilabete honetan, Zumaiako institutuan 1.go mailaren garapena bukatu ostean, nire buruan ideia ezberdinak aritu ziren jolasean. Horietatik bat idazteko proposamena aurkeztu ondoren, Zumaiako irakasleek baimena eman zidaten.

Bigarren Hezkuntzako tutore batek, gure artean eginiko ariketak, jada praktikan jartzen hasi da bere ikasleekin tutoretza orduetan. Oso animatua ikusi nuenean, Hezkuntza Emozionalean dudan sinesmena areagotu egin zitzaidan.

Ikasleak ariketei emandako harrera oso positiboa izan zela komentatu zidan. Nik, hasierak beti zailagoak direla eta bere ausardia aintzat hartzen nuela komentatu nion.

Hizketa aurrera zihoan heinean nire harrotasuna areagotzen zihoan, baina guraso batekin batera saioa aurrera eraman zuela esan zidanean, hura izan zen gehien harritu ninduena. Nola, guraso batekin? Galdetu nion. Bai Zumaiako Instintua Ikas komunitatearen proiektua aurrera eramaten ari dela komentatu zidan. Beraz tutoretza orduak bi proiektuak garatzeko erabiliak izaten ari dira, hau da Hezkuntza emozionala eta Ikas komunitatearena.

Oso ekitaldi esanguratsua iruditu zitzaidan, zur eta lur utzi ninduten. Bi proiektu hauen helburuak oso parekoak izanik gomendatzen dut beste ikastolak ere ekitaldi parekoa aurrera eramateko, biak elkarbizitza sustatzea dutelako halabeharrezko helburutzat.

Azkenean Ikastola eta Komunitatea lotzea ez da hain zaila izango, ezta? Hezkuntza emozionala ez luke lau paretetan gelditu behar ezta?




Erantzunak:

1. Kaixo guztiei! Jon Berastegi naiz, irakaslea, psikopedagogoa eta artikulu honen arduraduna, beste gauzen artean. Ongietorria ematen dizuet Blog gune honetara eta aldi berean gonbidatzen zaituztet bertan zuen iritziak ematera. Hezkuntza emozionalaren inguruan idatziko dut hemendik aurrera baina aldi berean beste proiektuei buruz ere, beti ere Hezkuntza emozionalaren inguruan. Mila esker, gero arte
EGILEA - 2007/02/28 19:23:31

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Adituen artikuluak
Adimen emozionalari buruzko bloga da honako hau. Sycom enpresako adituek idazten dute eta laguntzaile gisa gaude Euskadiko Ezagutzaren Klusterra, NewCon Zentroa (Deustuko Unib.) eta EiTB.
Azken erantzunak
Autoestimua haurrengan - Maite - 2008-11-29 19:02:57
- Rita Aldabaldetreku - 2008-11-08 16:59:57
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Olatz - 2008-11-03 13:09:35
Adimen Emozionala seme-alabengan. - Txaro Etxeberria - 2008-11-01 15:57:33
Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:28:14
Atalak
Enpresa (5)
Familia (14)
Hezkuntza (14)
Orokorra (9)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Kontaktu Intimoa (3)
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
Adimen Emozionala seme-alabengan. (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Autoestimua haurrengan (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu