![]() |

Olatz Elizondo Cuñado.
Teknologia berriak aurrerakuntza handia suposatzen dute eta ondorio onuragarriak eta abantailazkoak dakartzate lanean, eremu akademikoan, kulturalki, aisialdian… Teknologia berri hauen erabilpenak ez du inplikatu behar harreman pertsonal eta zuzenagoen erabileraren alboratzea, ezta teknologia hauen gehiegizko erabilera. Bertutea, beti bezala, neurrian dago. Ez dute era batean ordezkatu behar pertsonen bilera, hau da: norbere buruarekin (irakurketa, musika entzun edo egitea…), familiarekin (komunikazioa…), lagunekin (kirola, dibertsioa…). Teknologia berriak ez dira mendekotasunaren ondorioak sortzen dituztenak; jeneralean, mendekotasunean erortzen dira aurretik arazoren bat zuten pertsonak.
Objektu edo sustantzia baten erabilera egiten duen pertsonaren erantzukizuna da, erabilera modu ez egokian egin izana. Baina, nerabeek bizi duten etapa kontuan izanda, gurasoen, hezitzaileen, politikarien eta gizartearen erantzukizuna da ahal diren baliabideak jartzea, ahal den neurrian teknologia berrien erabilera ez egokiak ondorio ezezkorrak ekar ditzaketena ekiditeko eta aldi berean piztu eta bultzatu teknologia berri hauek dituzten abantailak.:
- AFIZIOAREN eta ADIKZIOAREN inguruko informazioa eman
- Teknologia berriak HERRAMIENTA-TRESNA gisa erakutsi, zeintzuk ez diguten galaraziko beste ekintza batzuen egitea.
Teknologia berri hauetan (internet, telefono mugikorrak, bideojokuak…) aterpe, babesleku, gordeleku bat aurkitzen dute, hauetan, beraien arazo emozional edo familiarrengatik urruntzen dira.
- Gehiegizko erabilerak bideratzen du mendekotasunezko harremana finkatzea.
- Jarrera errepikakorrak dira, zeintzuk lehenengo fase batetan atsegingarriak dira, baina gero kontrol ezinak gertatzen dira.
- Normalean, mendekotasun jarrerapean erantzuna eman behar zaien arazo sakonagoak egon ohi dira. Gehienetan giza-harremanekin, segurtasun gabeziarekin, autoestima baxuarekin erlazionaturik.
- Errealitatea distortsionatu dezakete eta “ni idealean” bilakatu.
- Teknologia berriek potentzial hezitzailea eta komunikakor itzela dute, baina arriskuak ere bai.
- Teknologia berri hauen mendekotasunari adizio psikologikoa edo drogarik gabeko adizio deitu ohi zaie.
- Hauek guztiek duten alde ezezkorra: zentzumenak galtzen dira harreman birtual hauetan, harreman presentzialetan usaiak, ahotsak, begiradak, hizketan txanda errespetatzea… gertatzen da. Urteen buruan ere, hizkuntzaren hondatzea gertatzen dela ikusi da.
- Teknologia berri hauek eskatzen dute: eguneko momentu orotan kontaktagai egotea, aldez aurretik geratzearen konpromisoaren desagertzea, puntualitatea balore bezala desagertzea…Eta azken neurri bezala giza harreman zuzenen gutxitzearen ondorioz, bakardadea eta indibidualismoa ekarri ditzakete.
- Aurre ikusitako abantaila nagusi bat izan ohi da pertsona anitzekin harremanak lortzea, baina luzaroan, harremana objektu baten bitartez egiten delarik, objektu honen ezak kontra egiten du harreman hauen segidan. Bestearekin aurrez aurre egon beharrak errekurtso pertsonalak garatzen ditu, eta honen bitartez ezagutzen du norberak bere burua eta garatzen doa, heldutasuna lortzen. Harremanetarako objektuak erabiltzen direlarik garapen egokia eta heldutasuna lortzen zailagoa gertatzen da.
Bukatzeko, guzti honen prebentzio gisa egin dezakeguna da: adizioen garapenaren posibilitateaz ohartarazi eta kontzientziazioaz eta erabilera egokiaren eredu batzuen ezarpena.
Zer iruditzen zaizu menpekotasun mota hau?

Olatz Elizondo
“(…) konpetentziak, garapena laguntzen duten sormena eta baloreak sortzen dituzte eta honekin batera elkarrekin bizitzeko helburuak, eguneroko bizitzari aurre egiteko gaitasunak eta goi mailako ahalmen intelektualak gehituz.” (UNESCO, 46º C.I.E., 2001).
Badaramagu denboratxo bat heziketa jarduera, heziketaren ardura, batetik bestera dabilela, irakasleek baloia gurasoengana botatzen dute eta alderantziz berdin. Bitartean ikasle eta seme-alabengan orientazio ezaren seinaleak atzematen ditugu.
Familia giroak eskola giroak bezainbeste eragiten du eskola errendimenduan eta garapen pertsonalean.
Heziketa emozionaletik, uste dugu denok badugula geure zeregina eta geure ardura. Gutako bakoitzak bere eta besteen gaitasunak eta ezgaitasunak ikusi eta identifikatu behar ditu.
Adimen emozionaletik (A.E.) eta heziketa emozionalaren (H.E.) bidez, gurasoek beraien emozio propioak eta beraien seme-alabenak modu adimentsu, eraikuntzakoa, positiboa eta sormenezko moduan lan egin behar dutela ulertzen da.
Familiako partaide guztien garapen pertsonala indartuko duten ohiturak bultzatzea oso garrantzitsua gertatzen da. Ohitura indartzaile hauen bitartez positiboa, hezitzailea eta aukera anitzeko ingurua eraikitzen joango gera.
Haurrarentzat oso garrantzitsua da, bere ikasketak, aisialdia, bizitza, aberastuko duten jokaera egokizko arauak irakatsiko dituen heldu baten figura; hala nola, familiarteko hizketaldiak, irakurketei, telebista programei, kontsola jokuei buruzko komentariotxoak, natura giroan pasatako bizipenak eta abar.
J. Bowlby-k dio: “haurrak, bizitzen duen segurtasuna guraso figurekin eraikitzen duen apego loturetan, etorkizuneko bere pertsonalitatearen prozesu anitzen faktore erabakigarria da, hauek optimismoarekin eta bizitzaz gozatzeko gaitasunarekin zuzenki erlazionatuta daude.”
Geure buruari galdetu behar diogu ea nola konpartitzen dugun gure seme-alabarekin egoten garen denbora, hau da, zer egiten dugun, zer esaten dugun, nola entzuten dugun… denbora tarte horretan.
Presente izan behar dugu denok kualitate positiboak ditugula. Denok ditugu gaitasun onak eta esfortzu eta pazientzia gehiago behar duten garatu beharrezko aptitudeak.
Kualitate positiboetatik abiatuz hezi behar dugu, hauek motibatuz eta bultzatuz eta hobetu beharrezko besteak garatzen joan.
Emozionalki adimentsua den heziketa, prozesu bat da. Harremantzeko eta famili elkarbizitza modu bat da.
Heziketa emozionaletik, lehentasunezko eta helburu nagusi bezala, haurrek gizarte egoerei erantzukizunez eta modu erreflexiboan erantzutea da nahi duguna.
Gaitasunetatik edo hutsunetatik hezten dugu ?

Olatz Elizondo.
Gaur, aste honetan zehar komentatu dizkidaten zenbait galderei buruzko gogoetari ekiteko erabiliko dut espazio hau.
Nire ustetan galdera garrantzitsuak dira eta zuekin banatu nahi ditut. Ideia, animu egoera, kexa batzuen bilketa bat dira eta nire iritziz famili giroko etxeen, ikastetxeen eta gizartearen geroaren oinarri.
Aurreko egun batean aita batek zera esaten zuen: “ezin dut egunero nire semearekin borrokan ibili. Egunero ordu gutxi batzuk besterik ez dut ikusten eta nahiago dut momentutxo horretan zoriontsu egon dadin.”
Beste egun batean profesional batek zioen: “eskola porrotaren arazoaren gunea, guraso eta beraien seme-alaben arteko kalitatezko denboraren gabezian datza”.
Eta gizartea? Non kokatzen dugu bere etorkizuneko gizakiak izango diren horien heziketaren erantzukizuna ? Gizarteak badu heziketa paperik? Nor da zenbait balore berreskuratzearen erantzule?
Hau guztia bai, ikaslearen, umearen, nerabearen erantzukizuna ere bai. Nahikoa denbora dedikatzen al diot nire ikasle lanari? Edo gutxienezkoa betetzen dut eta kito, zertarako gehiago, nahi dudan guztia baldin badut?
Nik, pentsakizun, ideia hauek guztiak entzuten nituen eta zera galdetzen dut, non dago ahaleginaren, esfortzuaren balorea? Epe luzeko helburuak? Momentuzko plazerra ematen diguten baloreen dinamikan erortzen gara? Eta ezeren bilaketaren jarraipenaren frustrazioa?, ezer lortu, bukatu eta listo egiten dena? Ahaleginaren ondoren lortutako zerbaiten plazerra eta harrotasuna?
Berehalakotasunezko atseginen gizartean bizi gara, berehalako desioak, berehala lortzen diren helburuak… Gehienok behar “guztiak” estaliak ditugu (edo hori uste dugu behintzat), baina ez gogo bete batetan jarraitzen dugu, ez dugu lortzen zer nahi dugun jakitea; zer esan nahi du nire pertsonaren garapenaren formakuntzan inbertitzea? Eta zergatik ez naiz zoriontsu sentitzen? Materialki posiblea den guztia daukat, zer izango da lortzen ez dudana?
Inguratzen gaituen gizarteak lehentasuntzat kantitatea, edukitzea, ukaitea (materiak, gauzak, objektuak) du, hemen eta orainarekin batera.
“Kalitatezko denbora” eta “ahaleginaren balorea” kontzeptuekin lotura eginez, (bi kontzeptu hauek beste batean gehiago garatzea gustatuko litzaidake), kalitateari buruz pentsatzea gonbidatu nahi zaituztet. Nirekin, seme-alabarekin, lagunarekin, lankidearekin… pasatzen dudan denboraren kalitatea.
Halaber, epe luzean lortuko ditugun lorpen eta arrakastaren inbertsio diren ahaleginaren, esfortzuaren, pazientziaren eta denboraren garapena bultzatzeari gonbidapena egin nahi dut, hauen bidez, gure identitatea eta zoriontasuna lagunduko duten harrotasuna eta plazer handia emango baitigute ordu ezkeroz eta betirako.

Olatz Elizondo.
Zenbat emozio ezagutu ditzakegu ikasgela batean? Zenbat buru eta mundu psikologikoekin lan egiten da? Zenbat sentsibilitate aurkitu daitezke ikastetxe batetan?
Zenbait irakasle hasi dira sinisten benetan, haurrak beraien emozioak ulertzen eta azaltzen hezten bazaie, alde kognitiboaren hobekuntza nabaria izango dela.
Talde eta erakundeek beraien klima emozionala berezkoa dute. Ingurune eskolarrean, irakasleak beraien ikasleen lider emozionalak dira. (Irakasleak, bere ikasgelako emozioak jasotzeko, ulertzeko eta erregulatzeko gaitasuna).
UNESCOko Delors Txostenak, heziketak bere gain zer kontsideratu behar duen proposatzen du: pertsonaren garapena, zein osoki izaten ikasi behar duen.
Adimenak ez du gure eguneroko bizitzaren arrakasta ziurtatzen. Beste trebetasun emozional eta sozialak dira gure egonkortasun mentalaren eta emozionalaren erantzuleak, ala nola, gure erlazioen eta gizarteratzearen egokitzapenaren erantzule.
Ongizatearen faktoreen artean honako hauek daude: tenperamendu baikorra, optimismoa, negatibotasuna gutxitzea, elkarrenganako euskarriko erlazioetaz gozatzea eta gure helburuak lortu ahal izango dituzten errekurtsoenganako eskuragarritasuna.
Saarnik dio, ongizate subjektiboa konpetentzia emozionalarekin erlazionatzen dela, autoeraginkortasun emozionala trebetasunak ongizate subjektiboa errazten baitu, honek bakoitzaren esperientzia emozionala justifikatua eta baliotsua dela onartzea baitakar.
Neurofisiologiaren ikuspuntutik, kognizioa eta emozioa lehengo denboratan uste zen baino erlazionatuagoak daude. Gaur egun badakigu, garun azala (goi funtzio kognitiboak) eta sistema linbikoa (emozionala) elkarrenganako konexioan daudela.Honek guztiak iradokitzen digu, komenigarria dela garapen kognitiboa eta emozionala modu osagarrian eragingo duen hezkuntza bat ematea.
Hezkuntzan, curriculumeko materien eta garapen pertsonalaren konpetentzien arteko integrazio bat eman beharko litzake zeina modu sinergikoan gertatu beharko litzake, horrela elkarren artean indartuko lirateke.
Akademi arloko ezagutzak hobeto ikasten dira ikaslea motibatua badago, bere inpultsoak kontrolatzen baditu, iniziatiba badu, errespontsablea bada eta abar. Hau da, konpetentzia emozionalak baldin baditu. Ideala hau da, hezitzaile guztiak ondorio honetara iristea eta errealitate bihurtzea ikastetxe guztietako ikasgela guztietan.
Erantzun emozionala globala da. Organismo osoari eragiten dio. Bat bakarra gera, garunak eta gorputzak bat bera osatzen dute eta biak etengabe eragiten diote elkarri.
Hau guztia kontutan izan beharko genuke pertsona integralak lortzeko gure helburuan, bai irakasle bezala egiten dugun heziketan bai guraso bezala egiten dugun heziketan.
Zure heziketan kontutan hartzen dituzu dimentsio hauek eta elkar eragin hauek?
(osorik irakurri)Zer oparitzen dut?, Zergatik oparitzen dut?, Zertarako oparitzen dut?

Olatz Elizondo.
Eguberria gero eta gertuago dago; haurrak dituzten guraso eta lagunek, eta festa hau ospatzen dutelarik eta opariak egiten dituztelarik, opariak erosteko momentuan beraien zalantzak azaltzen dituzte (halako zalantzak urtebetetzetan ere izaten dituzte baina egun hauetako eskaintzaren “booma” dela eta handiagotzen dira), halako galderak egiten dira: Zer da egokia erostea?, Oparia jolasteko edo hezteko tresna bat da?
Lehenengo erosi edo ez erosi erabaki behar dugu, ohituta ez bagaude ere, jostailuak birziklatzea edo partekatzea ere posible baita.
Erosi haurretik pentsatu.
Oso garrantzitsua da haurraren adina kontuan hartzea, horren arabera garatzen baitira gaitasun batzuk .
Oparia erosi edo egitearen momentuan, haurraren izaera ere kontuan izan behar da.
Haurrek sortzeko gaitasuna landu behar dute, daukatena baloratzen ikasteko. Jostailuak, etorkizunean erabilgarri izango diren baloreak ezagutzen lagundu behar dio haurrari: partekatzea, taldean jolastea, erlazionatzea...
Beste alde batetik, proposatzen dizuet, oparien bitartez gauza positiboak transmititzen saiatzea.
Niretzako oso garrantzitsua den zerbait aipatu nahi nuke, hau da, umeak jolasten ari direnean helduok bertan izatea, jokaera bat indartzeko edo sendotzeko aukera ematen baitu horrek, hezi, erakutsi, harremanetarako trebetasunak irakatsi, erregulazio emozionaleko adibideak eman…
Jostailuen bidez hainbat balio transmititzen dizkiegu haurrei. Gurasoak, izeba-osabak, aiton-amonak, ez gara laguntzaile soilak; hezitzaileak ere bagara.
Heziketa Emozionalaren eta Adimen Emozionalaren barnean, alderdi nagusi bat konpetenzia sozio-emozionalak dira. Giza garapenaren eta bizitzarako prestakuntzaren oinarrizko alderdi baitira, eta joko eta jolasak oso tresna egokiak dira konpetentzia hauen garapenerako. Helduok, hau guztia kontuan izanda, presente egonda eta haurrekin joko eta jolasetan erlazionatuz, konpetentzia sozio-emozional hauek garatu eta bulkatu ditzakegu, honekin batera, ziur nago, emozio ezberdinak landu ditzakegu, bai haurrarenak bai gureak ere.
Hala, bai haur, gazte eta heldu animatu nahi zaituztet jolastera, konpartitzera eta gozatzera!
Uste duzu joko eta jolasak konpetentzia emozionalak lantzeko tresna egokiak direla ?
Olatz Elizondo
“ Oroitzapenak pilpilka hegan noa haurtzarora, aingeru pottoloentzat den txokotxo narora, ipuinak eta ametsak erein ziren sorora. Gau-egunez zamaturik aldia igaro da. Ilargia dantzan dabil neurtzen gure denbora. ”
(Haurtzaroa oroituz, Santiago Onaindia)
Gabonak…......., konpartitzea, eztabaidak, maitasuna, kontsumismoa, opariak, sinismenak, erlijioa, errito paganoak, odolezko lotura familiarrak, konpromisoak, kantuak, ohiturak, zergatiak, sentimenduak, elkartzea, apaintzea, gastuak, erregeak, olentzeroa…
Data hauetan bai heldu, gazte eta txiki nahiko nahasturik, urduri gabiltza. Heldu askotan antsietate eta estres maila igo egiten da, familiako otorduak direla, diru gastuak…
Gazte eta haurrak ere urduri ibiltzen dira, oporrak, opariak eta familia konpromisoak direla. Gurasoen maitasunarekin, autoritatearekin, hezkuntza modeloarekin tira-biraka ibiltzen dira eta gainera egun hauetan ideario kontsumistaren helburu izaten dira.
Honekin guztiarekin denak gabiltza pentsakizunetan eta emozioak burbuilaka.
Nik behintzat, emozio ia kontrajarriak sentitzen ditut eta jasotako hezkuntzaren eta bizitutako esperientziak eztabaidan ibiltzen dira gaurko ideologiarekin eta emozioekin.
Azkenean, “ni (neuri)” egoki jariatzen uztea erabaki dut eta horretan nago.
Koherentzia eta kritika konstruktiboa bai noski, besarkadak, muxuak eta konpartitzea ere bai. Urte osoan zehar lagunekin mintzatzea, gurasoen gomendioak entzutea, besteen ametsak entzutea eta neure desioei kasu egitea gustukoa dut, data hauetan ere bai.
Azken finean egun hauetan eta besteetan ere, elkarrekin denbora gehiago pasatzea da gauza baikorrena, eta hau guztia ondo joan dadin besteengan dituzten gauza positiboak ikusteak lagundu egingo gaitu bai orain bai beti.
Zuk nola bizitzen dituzu egun hauek? Eta uste duzu gabonetan ezberdinak garela?

Olatz Elizondo:
Azken aldian pixka bat larrituta nabil zenbait nerabeekin eta haurrekin izan dudan kontaktuetan nolako balore eta sinismenak atzeman ditudan ondorioz (maitasunari buruz duten ideia, lagun hurkoaren errespetuari buruzko ideiak, arazoak nola konpondu, zein den komunikatzeko eredua, autoritateari dagokionez, zein pertsona eredu jarraitzen duten…). Beraiekin mintzatuz eta egoerak analizatuz, pentsatzen dut telebista programazioak baduela honetan eragin handia beste arrazoi batzuen artean.
Gaur egun, telebista ikustea, haur eta nerabe askoren bizitzan denbora-pasa garrantzitsuena eta eragin handiena duena da. Telebistak, haurrak entretenitu, informatu eta konpainia egin dezake, baina modu ez egokian ere eragin dezake.
Telebista aurrean pasatzen den denbora jarduera garrantzitsuei kentzen zaien denbora da, ala irakurketari, eskola lanari, jolasari, familiako elkarrekintzari eta garapen sozialari. Haur eta gazteek telebistan ezegokiak edo okerrak diren gauzak ere ikas ditzakete. Nire ustetan, askotan ez dakite ezberdintzen telebistan azaldutako fantasiaren eta errealitatearen artean. Beste alde batetik, urtean zehar agertzen diren milaka iragarki komertzialen eraginpean daude, horietako asko edari alkoholdunak , janari ez osasuntsu, prestaketa azkarreko janariak eta jostailuak direlarik.
Bortizkeria, sexualitatea, arraza eta genero estereotipoak, eta droga eta alkoholaren gehiegikeria gai arruntak dira telebista programetan. Gazteak, berez hunkigarriak direnak, telebistan ikusten dena normaltzat, segurua eta onargarritzat hartu dezakete. Ondorioz, telebistak, haurrak, jokaera nahasgarriak eta ulertzen zailak diren jarrera batzuen aurrean agertzen ditu.
Onuragarria litzake telebista programatzaileek benetan kontzientzia hartzea eragin hauek guztietaz eta telebistak izan ditzakeen eragina gauza positiboetara bideratzea, agertzen ari diren pertsona modeloak eta jarrera modeloak ez bainaute batere lasaitzen gure etorkizuneko gizartea imajinatzerakoan.
Beste alde batetik, gurasoek bere errespontsabilitateen artean gai hau hartu behar dutela uste dut eta telebista beraien etxeetan nola ikusten den erreflexionatzea onuragarri litzake.
Positibotzat jotzen dut, gurasoek bere haurrei telebista ordu jarrai askotan zehar ikusten ez uztea eta haurrentzako programa zehatzak aukeratzea. Aukeraketa egiterakoan bere seme-alabaren garapen mailarako egokiak direnak kontutan hartu beharko lukete. Familia batzuetan dagoen ohiturari kontrajarriz, otorduak famili artean mintzatzeko dira eta ez telebista ikusteko.
Eta bukatzeko, nire ustetan positiboa da gurasoek beraien seme-alabekin ikusten ari diren programari buruzko eztabaida bultzatzea. Seinaleztatu jokabide positiboak, ala nola, kooperazioa, laguntasuna eta besteenganako interesa. Telebista ikusten duzuen bitartean, historiarekin, liburuekin, leku interesgarriekin eta gertakizun pertsonalekin loturak egin. Hitz egin zure balore pertsonalez eta familiarrez eta hauek programan ikusten ari zaretenarekin nolako lotura duten azaldu. Eskatu haurrari ikusten ari dena errealitateko gertaerekin konparatzea. Hau guztiarekin haurraren espiritu kritikoa, garapen pertsonal egokia eta pertsonarteko komunikazioa bultzatzen dugu. Ahatik, gizarte harremanak eta emozioen kudeaketa lantzen ditugu.
Biztu seme-alabengan denbora-pasekiko, kirolarekiko, musikarekiko… motibazioa. Orientabide egokiarekin, haurrak telebista modu osasuntsuan eta positiboan erabiltzen ikasi dezake.
Zer pentsatzen duzu hau guztiaz?

Olatz Elizondo:
Guraso izateak, ez gaitu gaitzen gure haurrak bere buruarengan konfiantza, emozionalki egonkor, eta osoki funtzionatzen bizitzeko gai diren gazteak hezteko, ez ezagutza ezta abileziarik ematen hori betetzeko ere.
Haziera eta portaera guztiak pareko oihal batetik behatzen dira, zein haur bakoitzak egiten duen identitatearen eta autoerrespetuaren bilaketarekin osatzen den.
Maiz, haurrei erakusten diegu ez direla saiatu behar nola sentitzen direnaren “zergatia” ulertzen: soilik zenbait gauza sentitzea ekidin behar dute. Dosi batzuetan, postura honek gidatzen gaitu ez erreflexionatzen ohituak dauden pertsonak heztea, egoki pentsatzen bere sentimenduak kontrola dezaketenaren ezjakintasunean.
Umetan bazenekien, zure gurasoen afektua jaso nahi bazenuen jarrera batzuk ekidin behar zenituela. Zuretzako garrantzitsuak ziren pertsonengatik bazenekien zer egin behar zenuen, beraiek esaten zuten zer zinen, zer izango zinen suposatzen zuten, zer izan ahal zinen beldurra ere bai adierazten zuten.
Familia batzuetan, haurrek badakite maite dituztela soilik beraiek direlako, behar duten atentzioa emango zaiela, eta arazoren bat izan ezkero, soluzio bat aurkitzen saiatuko direla. Familia hauek logika erabiltzen erakusten dute eta haurra gozatzera animatzen dute, bere haur emozio naturalak ezagutzea eta beraiekin jokatzea. Heldutasunezko pertsonalitatea duten gurasoak dira, ondo garatutako adimen emozional batekin, berekozkotasunarekin, empatikoak eta autonomoak. Hau gertatzen ez bada, pertsonak zenbait emozio ezkutatzen ikasten du.
Gurasoak ez badira oraindik heldu ziurrak beraien emozio propioei aurre egiteko, beraien seme alabak gabezia jarrera batetik hazten dituzte.
Lehenengo haurtzaroan konturatzen zera atentzioa/afektua lortzen duzula zaintzen zaituzten helduengatik, jarrera eskema zehatz batzuk jarraitzen dituzunean. Eta jarrera eskema hau jarraitzea komeni zaizula ulertzen duzu, ondorioz konturatu gabe barneratzen duzu.
Haurrak gugan emozio sakon eta zabalak eragiten dituzte. Poza, seguritatea eta atsegina nahasi egiten dira beraien artean kezka, kulpabilitatea eta zalantzarekin. Nekamena eta frustrazioa ere neurri batetan agertu ohi dira.
Haurrak berari buruz duen kontzeptuak eragina izango du lagunen aukeraketan, besteekiko harremanetan, bere bizitza konpartituko duen pertsona motan, eta zein neurritan izango den emankorra etorkizunean. Bere sormenean, zintzotasunean eta egonkortasunean eragina izango du, eta jarraitzaile edo gidari izango den erabakiko du. Berari buruzko balore sentipena, bere pertsonalitatearen gunea da eta bere gaitasunak eta trebetasunak zertan erabiltzen dituen mugatuko du. Bere buruarekiko jarrerak zuzenki pisua izango du bere bizitzako etapetan zehar zein formetan biziko den. Ahatik, autoestimua da, haurra gizaki den aldetik, bere arrakasta edo porrota erabakiko duen faktorea.
Beraien haurrengatik arduratzen diren ama eta aita guztiek lagundu beharko dituzte beraien buruengan fermuki eta zintzoki sinisten.
Norberaren errespetu sendoa bi sinismen nagusietan oinarritzen da:
- “Maitatu nazaten duina naiz” (“Naizelako, garrantzitsua naiz eta balio dut”)
- “Baliotsua naiz” (“Neure burua maneiatu dezaket eta inguratzen nauena eraginkortasunez maneiatu dezaket. Badakit besteei eskaintzeko zerbait badudala”).
Puntu honetara iritsitakoan norbaitek esan zezakeen: “Hau ez dagokit niri, nik nire seme-alaba maite baitut eta baliotsua dela pentsatzen baitut”. Azpimarratu dezagun, ez garela mintzatu “bakoitzak bere haurra maitatu” behar duenaz, “haurra maitatua sentitzeaz” baizik. Desberdintasun handia dago maitatua izateaz eta maitatua sentitzearen artean.
Haurraren garapenean eragina duena da, berak maitatua edo ez maitatua duen sentimendua.
Pentsatzen, sentitzen, bizitzen duzue, zuen “haur maitatuak” lagundu dizuela, zuen gaitasunetan sinesleagoak izaten?

Olatz Elizondo:
Autoestimak ez du zerikusirik perfektu izatearekin, akatsik ez izatearekin. Autoestimua norberaren baldintzarik gabeko onartzean oinarritzen da. Akatsekin eta guztiz pertsona bat baliagarria dela jaiotzetik ulertu eta sentitu behar da. Norberarekin ondo sentitzea ez da lortzen akats guztiak zuzendu ondoren baizik eta akatsak izan arren.
Autokritikak esaten digu akatsak balio ezaren froga direla eta honekin ados egotea bai dela akatsik handiena.
Txikiak garenean gurasoak dira gure mundu guztia. Beraiengandik datorkigun onarpena behar dugu sakonki eta hau da motibatzen gaituen gehiena. Gurasoei poza ematen saiatzen gara bere onarpena lortzeko. Gurasoak ispilua bezala dira haurrarentzat beraz beraien bidez umea ikusten da pertsona trebea, azkarra, maitatua bezala edo desbabestua, leloa, arbuiatua, eta abar bezala.
Gurasoek benetako haurra begiratzen jakin behar dute:
- bere zailtasunak ezagutu behar dituzte,
- umearen jokabidea bere testuinguruan ulertu behar dute,
- umea zehazki ikusteak asko laguntzen gaitu bere jokabideak aldatzerakoan.
Benetan ulertuak sentitzen diren umeak benetakoak izan daitezke.
Hau guztia jorratzeko, proposatzen dizuet, aste batean zehar zerrenda egitea ezaugarri positibo eta ezezkorrekin. Adibidez:
Positiboak:
- trebetasunak ikusi eta esan
- goraipatu sarritan
- gaitasunak frogatzeko aukerak eman
Ezezkorrak:
- nolako beharra adierazten du jokabide hauekin
- jokabide hauetan badago zerbait positiboa
- nola lagunduko diodan hobeto adierazteko eta betetzeko
Umea entzuterakoan egin ditzazkezuenak:
- entzuteko prest zaudela ziurtatu
- aditasun guztia emaiozue, nahiz eta denbora gutxi izan (5 min,)
- berekin zaudetenean distrakzioak gutxitu ahal duzuen guztia
- entzute eraginkorra izan. Begiratu, galdetuk interesa frogatu
- istorioaren nukleoa entzun
- ez pentsatu beti gauzak konpondu behar dituzuenik
- entzun eta erantzun sentimenduei
Umearekin hitz egiterakoan jarraian datozenak kontutan hartzea gomendagarria litzateke:
- jokabidea deskribatu, ez umea juzkatu
- zure sentimenduak adierazi
- umearen sentimenduak kontutan izan, ekintza zuzentzerakoan ere.
Iruditzen zaizue hau guztia lagungarria eta egingarria gertatzen dela gaur egungo familia estiloetan?
Xurdana Imatz Larrocea
Gure eguneroko bizitzan estres terminoa patologizatzera heldu gara. Estresari buruz hitz egitean, ez moldatze prozesuak ekarri ditzakeen alde ezkorrenean baino ez dugu arreta jartzen. Baina, ba al dakigu zer den estresa?eta zer da estres baikorra eta estres ezkorra?, eta antsietate?
-
Estresa edozein eskaeraren aurrean gorputzaren erantzun ez espezifikoa da
-
Antsietatea mehatxu (erreala edo ez erreala) baten aurrean sortzen den emozioa da
-
Distresa gehiegizko aktibazio psikofisiologikoaren ondorio ezkorrak dira(estres ezkorra)
-
Eustresa egoera konplikatu zehatz bat arrakastatsuki bukatzeko beharrezko aktibazio egokia da (estres baikorra)
Zerk egiten du, beraz, distresa edo eustresa sentitzea? Egiten dugun egoeraren balorazioa, egoeraren eskariak eta gure aurre egiteko baliabideen balorazioak.
Argiago ulertzeko hurrengo eskema hau erabiliko dugu:

Prozesu hau kontuan izanda, adimen emozionalaren garapenaren garrantzia argi ikusten da honako sail hauetan: norbere balioaren araberako sinismen irrazionalak, pentsamenduaren gelditzea, erregulazio estrategiak, jarrera baikorra…
Ados al zaudete adimen emozionalaren garapen on batek eustresera eramaten gaituela, eta ez distresera? Kudeatzen eta zuzentzen baldin badakigu, estresa ez da ezkorra izan behar
(osorik irakurri)Estres baikorra eta estres ezkorra - Estres kontuekin zer ikusi handirik ez du, baina... - 2007-11-07 00:27:05
Emozioen kontzientzia (1go atala) - xurdana - 2007-06-10 18:31:52
Emozioen kontzientzia (1go atala) - Aritz Larreta Bereziartua - 2007-06-04 23:46:31
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? - Aitor - 2007-05-17 20:37:47
Hezkuntza emozionala: Definizioa eta konpetentziak (3)
"ESKOLAK GUTXI ERAKUTSI ZIDAN..." (3)
Emozioen kontzientzia (1go atala) (2)
Estres baikorra eta estres ezkorra (2)
AUTOESTIMA (2)
Hezkuntza emozionalaren praktika (1)
Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala? (1)
Otsaila 2008 (3)
Abendua 2007 (3)
Azaroa 2007 (2)
Uztaila 2007 (2)
Ekaina 2007 (1)
Maiatza 2007 (1)
Apirila 2007 (1)
Martxoa 2007 (4)
Otsaila 2007 (2)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





